Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketaren deialdiaren bidez, euskarazko literatur lanen sorkuntza bultzatzen du Iruñeko Udalak, poesia eta narrazio modalitateetan

Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketaren deialdiaren bidez, euskarazko literatur lanen sorkuntza bultzatzen du Iruñeko Udalak, poesia eta narrazio modalitateetan
Urriaren 27an bukatuko da jatorrizko lan argitaragabeak aurkezteko epea: gaia librea izanen da, eta parte-hartzaile eta modalitate bakoitzeko lan bat baino ezin izanen da aurkeztu
libros


Iruñeko Udalak martxan jarri du Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketa, poesia eta narrazio modalitateetan. Lehiaketa Nafarroan jaio diren edo bertan bizi diren egileei zuzenduta dago, eta jatorrizko, gai libreko eta argitaratu gabeko lan bakarra aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzean, urriaren 27ra arte. Deialdiaren oinarriak Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatzen ahal dira, bai eta uztailaren 31ko (osteguna) 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Poesiako modalitatean, lanek gutxienez 200 bertso izan behar dituzte, eta narrazioek, gutxienez, 15 orrialde, 11 tamainako Arial letra motarekin eta tarte bikoitzaz. Lehiaketa 9.000 euroz hornituta dago, kategoria bakoitzeko hiru saritan eta gehienez ere lau aipamenetan banatuta. Lehen saria 2.500 eurokoa da, bigarrena, 1000 eurokoa eta hirugarrena, 500 eurokoa, eta aipamenak 500 euroz hornituta daude. Sariak ex-aequo ematen ahalko zaizkie hainbat lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.  

Lehiaketan egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu, beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute (ez dira muga horretan sartzen aldizkarietan, komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere). Aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.

Lanak telematikoki aurkeztu behar dira www.pamplonaescultura.es/eu/ webguneko lehiaketen atalean; bertan eskuragarri daude oinarriak eta parte hartzeko formularioa. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal da Udalaren erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera. 

Epaimahaia honako hauek osatzen dute: Castillo Suárez García idazle eta euskaltzainak; Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak eta Iosune de Goñi García idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko kideak.

Saria ordainduta, Iruñeko Udalak egilearengandik eskuratuko du saritutako obra argitaratzeko aukera, berarendako bakarrik hurrengo bi urteetarako. Eskubidea izanen du, baita ere, lana edozein euskarri edo formatutan erreproduzitzeko, eta horien artean, bereziki, liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizkoan edizioa egiteko, baita lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak ere, mundu osoko merkatuan ustiatzeari begira. Eskubide horien artean, berariaz daude sarturik hala lanak online igorri eta zabaltzea nola Internet erako sare digital elkarreragileetan eskura jartzea.
 

EGILE BERRIENDAKO XXXV. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA

•    Jatorrizko lanak aurkezteko mugaeguna: urriak 27

•    Bi modalitate izanen dira:
o    Poesia: gutxieneko luzera, 200 bertso
o    Narrazioa: gutxieneko luzera, 15 orrialde (11 tamainako Arial letra mota, tarte bikoitzaz)

•    Hiru sari modalitate bakoitzeko, eta lau aipamen emateko aukera (guztira 9.000 euro):
o    Lehen saria: 2.500 euro
o    Bigarren saria: 1.000 euro
o    Hirugarren saria: 500 euro
o    Accesita: 250 euro

•    Izen-emateak eta oinarriak: www.pamplonaescultura.es/eu webgunean 
 

¿Te ha sido útil esta página?