Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa, egile berriendako euskarazko literatura-lehiaketaren irabazleak

Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa, egile berriendako euskarazko literatura-lehiaketaren irabazleak
Alkateak eta Udalbatzako kideek parte hartu dute lehiaketaren XXX. edizioaren sari banaketan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Saioa Alkaiza, Julio Soto, Irati Majuelo, Iñigo Satrustegi, Sarai Robles, Juan José Pellejero eta Izaskun Igoa izan dira 2020ko egile berriendako euskarazko literatura-lehiaketaren irabazleak, narrazio eta poesia modalitateetan. Alkateak eta Udalbatzako kideek parte hartu dute eguerdian lehiaketaren XXX. edizioaren sari banaketan.

Lehiaketak hiru sari banatzen ditu modalitateko, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Horrez gain, 250 euroko aipamenak ematen ditu. Udalak sariak argitara emanez gero, lan horiek gainontzeko saridunekin batera agertuko dira. Lehenengo sariak Saioa Alkaiza eta Julio Sotorentat izan dira; bigarrenak Irati Majuelorentzat eta berriz ere Saioa Alkaizarentzat; hirugarrenak Irati Roblesek eta Iñigo Satrustegik jaso dituzte, eta aipamen bereziak Juan José Pellejero eta Izaskun Igoarentzat izan dira. Epaimahaia Castillo Suarezek, Aingeru Epaltzak eta Amaia Apalauzak osatu dute.

2020an lehiaketak poesia eta narrazioa modalitateak besterik ez zuen izan. Lehenengo modalitaterako 12 lan jaso ziren eta bigarrenerako, 11. Bertso-paperen modalitatearekin Iruñeko I. Bertsopaper-lehiaketa osatu zen, Iruñeko Udalak Nafarroako Bertsozaleen Elkartearekin antolatutakoa. Ekhi Rojo, Beñat Astiz eta Saioa Alkaiza izan ziren lehenengo sarien irabazleak eta saridunen zerrendan Ibai Letona, Bittori Elizalde, Erika Lagoma eta Eneko Fernández ere bazeuden.

Sariak banatzeko ekitaldian, Iruñeko alkateak adierazi du “Iruñeko Udalean euskarazko literatur lehiaketa honen alde egiten dugu jarraituko dugu, literatur sormena sustatzeko modua baita, eta, aldi berean, euskarazko ekoizpen artistikoa laguntzeko eta bizirik mantentzekoa”.

Narrazio sariak

Saioa Alkaiza Guallarrek lehenengo saria jaso du ‘Ez dago hondoratzerik’ lanarekin; belaunaldi desberdinetako bi emakumeren ahotsen bitartez egindako narrazioa da, non denboraren joanari eta horrek dakarren onarpenari ekiten baitie, hitz-joko originalen eta esaldi oso iradokitzaileen bidez, epaimahaiaren arabera.

Irati Majuelo Itoizen ‘Erroma’ lana bigarren lanik hoberentzat jo dute, deskribapen txinpartatsuengatik, biziak eta aldi berean misteriotsuak diren elkarrizketengatik eta Bilboko autobus-geltokitik Loiuko aireportura doan neska baten bidaiaren azken lerroa irakurri arte askatzen ez den korapiloagatik.

Kartzelara sartu aurreko bost egunen atzera-kontaketa da hirugarren saria jaso duen Sarai Robles Vitasen ‘Bost egunotan’ lanaren argumentua. ‘Muturreko egoera batean idatzitako gogoeta zintzoa da’. Epaimahaiarentzat, ‘narrazioaren egitura biziki originala da’.

Juan José Pellejero Goñik aipamen berezia merezi izan du, ‘Gizaseme diskretua’ lanagatik: Erruki Etxean berarekin bizi direnei bere bizitza gorabeheratsua kontatzen dien pertsona baten istorioa.

Sariak poesia modalitatean

‘Hizkuntza soilaz baina aldi berean oso sakonaz egindako olerki bilduma. Galdera existentzialak erantzuten saiatzen da, baina galdera berriak gehitzen ditu. Oso olerki iradokitzaileak dira, orain, iragan eta geroaren artean jauzi ederrak biltzen dituena’. Horrela deskribatu du epaimahaiak Julio Soto Ezkurdiaren ‘Giza geografia’ lana, poesia modalitatean lehenengo saria jaso duena.

Saioa Alkaiza Guallarrek bi sari irabazi ditu lehiaketan, ‘Helduaroaren bezperan’ olerkiarekin bigarren postuan geratu baita; bertan agerian uzten ditu denborak aurrera egin ahala, gero eta agerikoagoak diren gure kontraesanak. Egileak hizkuntza zuzena, ziztatzailea eta sakona erabiltzen du, zeinak, batzuetan, irakurlea deseroso sentiarazten baitu’.

Iñigo Satrustegi Andres hirugarren postuan geratu da ‘Irakurketa kimikoa’ lanarekin; olerki bilduma hori ‘batasun handikoa da, elementu kimikoen ingurukoa eta, beraz, originaltasun handikoa, non egileak oso ongi konbinatu baititu hala adierazitakoa nola adierazpidea. Banakako ahulguneen zerrendaketa ironikoa da, batzuetan errukirik gabekoa’.

Azkenik, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Izaskun Igoa Jaimerenaren ‘Lurra zango zolaren gainean’ lanari, ‘hutsaren eta presentziaren arteko mugak ezartzen saiatzen den lirika handiko’ obrari.

Literatur liburu bat baino gehiago banaka argitaratu ez dutenendako lehiaketa

Lanak gai librekoak ziren, eta jatorrizkoak zein argitaragabeak izan behar zuten. Jatorriz nafarrak diren zein bertan bizi direnek hartzen ahal zuten parte. Pertsona eta modalitate bakoitzeko lan bat besterik ezin zen aurkeztu. Poesiaren kasuan, lanek 200 bertso izan behar zituzten gutxienez, eta narrazioan, gutxienez 15 orrialde.

Bere izenpean, bakarka, literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin zuten lanik aurkeztu. Ez ziren muga horren barnean sartzen aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere. Lehiaketa honen aurreko bi ediziotan modalitate berean lehen saria jaso zutenek ezin zuten berriro parte hartu modalitate horretan.

¿Te ha sido útil esta página?