Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoan gazteendako aholkulari-lanetan aritu diren zazpi ikaslek gaur goizean jaso dituzte haien lanaren aintzatespenak, Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesen eskutik. Iruñeko Udalak zerbitzu hori eskaintzen die, aholkularitza espezializatu gisa, 14 eta 30 urte bitarteko lagunei, beste hiru aholkularitza-zerbitzu hauekin batera: Aholkularitza Psikologikoa; Ikasketa eta Aisialdikoa; eta Elkartegintzakoa.
Diplomak banatzeko ekitaldian izan da, baita ere, Mercedes Galán Lorda, Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbideko Fakultateko Zuzenbide Publikoko eta Oinarrizko Erakunde Juridikoen Saileko zuzendaria; izan ere, aipatu zerbitzu hori Udalaren eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleen arteko lankidetzaren fruitu da, lankidetza zeina urtero gauzatzen baita, Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Fundación Empresak sinatzen duten hitzarmen baten bitartez, 1992az geroztik etenik gabe erabilitako sistemarekin bat.
Iaz, zortzi gazte aritu ziren, bakoitza 30 orduko praktikak egiten, eta hainbat gairen inguruko 480 kontsultari erantzun zioten; aurten, orain arte, beste 215 kontsulta zenbatu ditu aholkularitza-zerbitzuak. Gaur, egindako lana aitortu zaie honako ikasle hauei: Camila María Aray Zavala, Andrea Arce Pezonaga, María Teresa Cestau Oroz, Julia Domínguez Moreno, Marina Durán Toribio, Cecilia Fernández Unzué eta Samira Kafaty Geadah. Aholkularitza-zerbitzuan egindako lanak aukera ematen die egoera errealei aurre egiteko eta legedia zuzenean erabiltzeko, betiere haien etorkizun profesionalari begira.
Joan den martxoan dagokien hitzarmena berritu zen NUPekin eta Iruñeko Abokatuen elkargoarekin (MICAP), Abokatutzara Sartzeko Masterreko ikasleek eginkizun berdinak egiten baitituzte Gaztediaren Etxeko Elkartegintzarako Aholkularitzan.