Larunbatean amaituko da epea Iruñeko saltokiak osasun-neurrietara egokitzeko Udalaren laguntzak eskatzeko

Larunbatean amaituko da epea Iruñeko saltokiak osasun-neurrietara egokitzeko Udalaren laguntzak eskatzeko
Udalak milioi bat euro bideratu ditu gelak, maskarak eta pantailak erosten laguntzeko eta testak egiteko gastuetarako

Larunbatean, urriaren 31n, amaituko da epea Iruñeko Udalak martxan jarri dituen laguntzak eskatzeko, indarrean dauden osasun neurriekin bat saltokiak gune seguruak bilakatzeko. Osotara, Udalak milioi bat euro bideratu du horretarako, diruz laguntze aldera merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduak bezeroak zein langileak birusaren hedapenaz babesteko beren gain hartzen ari diren gastuak. Orain arte 431 establezimenduk eskatu dituzte laguntzak.

Establezimendu seguruentzako laguntza-ildoarekin, Udalak honako hau lortu nahi du: establezimenduek beharrezkoak diren neurriak hartzea bezeroak bertara joan daitezen irisgarri eta segurutzat hartzen dituztelako, eta paraleloki osasun publikoa babestea, kutsatze-arriskua murrizten baita. Urriaren 26ra arte aurkeztutako 431 eskaeretatik % 60 jada izapidetu dira, eta merkatariek dagoeneko jaso dituzte 125.000 euro baino gehiago jotzen dituzten ordainketak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 200 eta 1.000 euro artean lokal bakoitzeko

Eskaerekin batera fakturak eta ordainketaren egiaztagiria erantsiko dira. Laguntzek otsailaren 1etik urriaren 15era bitarte egindako gastuak estaliko dituzte, eta justifikatutako gastuaren % 85era helduko dira. Gutxieneko gastua 200 eurokoa da (zergak kanpo) eta establezimendu bakoitzeko gehienez ere emanen den dirulaguntza, 1.000 eurokoa (zergak kanpo). Eskaerak telematikoki eginen dira Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoa-en, eta horretarako beharrezkoa izanen da identifikazio digitala.

Laguntzak eskatzeko beste eskakizunetako bat da Iruñeko JEZean alta emana egotea, deialdian adierazitako epigraferen batean, eta autonomoa, mikroenpresa, enpresa txiki edo ertaina izan.

Gelak, babes pertsonalerako elementuak edo itxiturak erosteko laguntzak

Dirulaguntzen xede diren gastuen artean daude babes pertsonalerako material eta produktuak (maskarak, gel hidroalkoholikoak, xaboiak, banagailuak, eskularruak, aurpegia babesteko pantailak eta norberaren babeserako beste elementu batzuk, establezimenduetako langileei zein bezeroei emandakoak), testak egiten eta langileen osasun-prebentziorako beste neurrietan egindako gastuak (termometroak, esaterako) eta lokalean bezeroak babesteko jarritako babes-elementuak (manparak, erakusmahaiak, katenariak, pertsonen arteko distantzia gordetzeko seinaleztapenak, sarbideen aldaketa, tenperatura-kontrola, etab.). Halaber, diruz lagunduko dira ohiz kanpoko garbiketa-gastuak, kalitatea kontrolatzeko eta ekipamendu informatiko edo elektronikoan egindakoak, etxetresna elektriko txiki, altzari eta bestelako elementu ez kontsumigarrienak.

¿Te ha sido útil esta página?