Udalak deskontaminazio biologikoa areagotu du, besteak beste, aste honetan COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko

Udalak deskontaminazio biologikoa areagotu du, besteak beste, aste honetan COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko
Beste zenbait neurri ere hartu dira, hala nola kaleak garbitzeko eta oinezkoen guneak desinfektatzeko lanak indartzea eta espaloiak urez garbitzekoak areagotzea
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak, aste honetan, COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko jarduketak areagotu ditu, esaterako, berriz ere martxan jarri du deskontaminazio biologikorako zerbitzua COVID-19aren kutsatze-arriskua txikiagotzeko. Halaber, beste zenbait neurri ere hartu dira, hala nola kaleak garbitzeko eta, oro har,  oinezkoen guneak desinfektatzeko lanak indartzea eta espaloiak urez garbitzekoak areagotzea. Horretarako urez zeharka garbitzeko bi makina gehitu dira eta berriz ere produktu desinfektatzailea erabiliko da espaloiak eta oinezkoen guneak urez garbitzen dituzten guztietan.

Jarduketa horiek pasa den igandean Koordinazio Kabineteak izandako premiazko bileran hartutako erabakien ondoren hartu dira, Nafarroako Gobernuak ordu batzuk lehenago aurkeztutako neurriak jakin eta gero. Kabinete horrek, Iruñeko Udalak martxoan osasun-krisia kudeatzeko sortuak, erabaki zuen, besteak beste, garbiketa zerbitzuak berriz ere areagotzea hiri osoan produktu desinfektatzailea erabiliz garbiketa sakona egiteko helburuz.

Kaleak eta osasun-zentroen, ikastetxeen, saltokien zein egoitzen sarbideak desinfektatzea

Deskontaminazio biologikoan lanean ari diren taldeek binomioetan banatuta egiten dute lan. Batez ere une honetan pandemiak gehien kaltetu dituen auzoak dituzte ardatz: Milagrosa, Sanduzelai eta Donibane, hiriko beste eremuak bazterrean utzi gabe. Deskontaminazioak bide publikoak eta osasun-zentroen, ikastetxeen, zaharren egoitzen, supermerkatuen eta beste saltokien sarbideak ditu jomuga, eta oro har, jende asko bertaratzen den jardueren eremuak. Batez ere barandak, eskutokiak, zoladurak eta gaixotasuna ukipenaren bidez kutsatu dezaketen beste elementuak dira desinfektatzen diren espazioak eta elementuak.

Desinfektazioa egiten duten langileak Tyvek lan-jantziez (goitik behera babesten dute), begi-babeserako sistemaz, eskularruz eta maskaraz babestuta daude. Desinfektatzeko produktua hipoklorito sodikoko disoluzioan datza eta lainoztagailu pertsonalaren bidez aplikatzen da.

Kalea garbitzeko modu berria osasun-krisia heldu eta gero

Iruñeko Udala, COVID-19ak eragindako osasun-krisia hasi zenean, bide publikoaren eguneroko garbiketa modu desberdinean egiten hasi zen; zuzenenean 90 pertsonek parte hartzen dute egunero goiz eta arratsaldeko txandetan.

Une hauetan, urez garbitzea bi modutan egiten da, edo urez garbitzeko ibilgailuaz edo sistema mistoaz, non esku hartzen baitute zisternak eta ibilgailutik kanpoko mahuka darabilen laguntzako langile batek. Egunero normalean hirutan erabiltzen dute sistema mistoa, urez garbitzeko 5 ibilgailuen lanarekin bat eginez. Gauez, Alde Zaharrean garbiketa areagotzen da. Horrela, egunero, 195 m3 ur eta Sanferminetan botatzen den tankerako produktu koipegabetzaile eta desodorizatzaileko 0,9 m3 erabiltzen dira.

 

¿Te ha sido útil esta página?