44.969 PamplonUp bonu saldu ditu Udalak, zeinei esker erosketak egin daitezkeen % 30eko deskontuarekin, 464 establezimendutan, urriaren 31ra arte

44.969 PamplonUp bonu saldu ditu Udalak, zeinei esker erosketak egin daitezkeen % 30eko deskontuarekin, 464 establezimendutan, urriaren 31ra arte
Saldutako 44.969 bonuetatik 32.290 trukatu egin dira, eta Udalak erabilitako bonuen % 96 baliozkotu ditu dagokien laguntza ordaintzeko

 

Tokiko merkataritza sustatzeko ‘PamplonaUp. Gora Iruñeko negozioak!’ kanpainako 44.969 bonu saldu ditu Udalak. Bonu horiek aukera ematen dute, hilaren amaierara arte, hiriko 464 establezimendu baino gehiagotan erosketak egiteko % 30eko deskontuarekin. Saldutako 44.969 bonuetatik 32.290 (% 72) erabili izan da, dagoneko, erosketetan. Kanpainarekin bat egin duten establezimenduen zerrenda honako webgune honetan kontsultatu daitezke: www.pamplonup.es. Hala sektoreka nola kokapenaren arabera ageri dira sailkatuta.
 

Ekimen hori irailaren 10ean jarri zen martxan, eta pasa den larunbatean, hilaren 10ean, amaitu zen bonuak erosteko epea. Bonuak gastatzeko mugaeguna urriaren 31 da. 18 urtetik gorakoek erosi ahal izan dituzte bonuak, gehienez 5 bonu, 14 euroan bakoitza, eta haiekin 20 euroko erosketak egin.
 

Udalak 21.731 bonuri dagozkien seina euroren laguntza ordaindu du
 

Udal teknikariek saltokiek bidalitako bonuen % 96 baliozkotu dituzte dagoeneko, dagokien laguntza ordaintzeko, hau da, guztira 30.922 bonu tramitatu dira. Gaur egun arte Iruñeko Udalak saltokiei 21.731 bonuri dagozkien seina euroko laguntza ordaindu die, ostiralean baliozkotuta zeuden bonuen % 85 (25.613).
 

Helburua da Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan kontsumoa sustatzea, betiere saltzaileen mozkina murriztu gabe. Horrela, COVD-19aren osasun-krisiak gogor jo duen sektorea suspertu nahi da. Iruñeko Udalak 800.000 bideratu ditu % 30ean diruz lagundutako 133.333 bonu salgai jartzeko, negozioei batere kosturik eragin gabe. Horretaz gain, milioi bat euroko dirulaguntza-ildo bat ezarri du, diruz laguntzeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduak beren gain hartzen ari diren gastuak –espazioak osasun-neurri berriekin bat seguru bihurtzeko–.
 

Moda, ostalaritza, farmaziak, ile-apaindegiak, altzairuak, elektronika, liburu-dendak, loradendak...
 

Kanpainarekin bat egin duten 464 establezimendu baino gehiago horietatik, gehienak moda eta oinetako saltokiak, tabernak, jatetxeak eta farmaziak dira. Ondoren ile-apaindegiak eta bestelako zerbitzu pertsonalak, altzarien eta etxeko ekipamendu eta elektronikako saltokiak, liburu-dendak, loradendak, optika eta konponketa-lantegiak daude. Zerrenda honako hauekin osatzen da: argazki-dendak, erabilitako ondasunak eta antikuarioak, bitxi-dendak, lurrin-dendak, jostailu-dendak, etxeko ehunkiak, kafetegiak, drogeriak, ostatuak, estetizistak, musika-instrumentuak, ortopediak, fotokopiak, bidaia-agentziak, fisioterapia-zerbitzuak, ortopediak, ikuztegiak, dietistak, podologoak, masaje-emaileak eta gozo-dendak.
 

Kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan, nahi adina bonu erabil daitezke erosketa bakoitzeko. Ez da itzuliko erosketa-prezioaren eta bonuaren arteko aldea; beraz, tiketak trukatutako bonu guztien balio bera edo handiagoa izan beharko du beti. Ez da itzuliko erabili ez diren bonuen zenbatekoa ere. Itzulketarik izanez gero, establezimendu bereko beste produktu batekin trukatuko da. Bonua hala gailu mugikorrean deskargatuta nola paperean inprimatuta aurkez daiteke, betiere QR kodea zuzen irakurtzen bada.

¿Te ha sido útil esta página?