2506 erakusten - 2520@guztira
Sanferminen ondoren hasiko dituzte Irunlarrea kalean eta ospitaleen eremuan bidegorria jarri eta oinezkoen baldintzak hobetzeko lanak: 550.000 euro inguru inbertitu dituzte horretarako
carril bici hospitales Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman dio Irunlarrea kalean eta Nafarroako Ospitalegunean bidegorria jarri eta oinezkoen joan-etorriak hobetzeko proiektuari. Helburua da gaur egun Pio XII.aren etorbidean dagoen bidegorria Barañaingo etorbidean dagoenarekin lotzea, eta gutxi gorabehera 600 metro bidegorri gehiago eraiki beharko dituzte horretarako. Uztaileko bigarren hamabostaldian hasiko...Iruña izanen da arte eszenikoen XVIII. Max Sarien agertokia, astelehenean
Iruñeko Gayarre antzokian izanen da arte eszenikoen Max Sarien sari-banaketa: XVIII. edizioa da aurtengoa. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak gaur goizean aurkeztu du ekitaldia, Rubén Gutiérrez SGAE fundazioko zuzendari nagusiarekin eta Ana Maestrojuán sari-banaketaren zuzendariarekin batera. Halaber, honako hauek izan dira aurkezpenean: Grego Navarro Gayarre Antzokiko zuzendari-kudeatzailea, Joseba Palacios Nafarroa...Hiri-jarduketarako plan berezia Iruñeko 5. poligonoko 1202. lurzatian (Villa Adriana). Hasierako onespena.
Jendaurrean jartzeko epea: 2025eko uztailaren 15era arte.Arrotxapeko Domingotarren kirol anitzeko pista 1. sektoreko bizilagunendako aparkalekua izanen da aurtengo sanferminetan
parking dominicas Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du aurtengo sanferminetarako aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa. Iruñeko aparkaleku-plazak eremu laranjakoak izanen dira aurten ere uztailaren 5etik 14ra, biak barne, eguneko 24 orduetan. Berritasun gisa, Arrotxapeko Domingotarren kirol anitzeko pistan jarriko dituzte 1. sektoreko bizilagunendako aparkaleku-plazak. ...Yala Nafarroa con Palestina plataformak jaurtiko du sanferminetako txupinazoa
Yala Nafarroa con Palestina plataformak jaurtiko du 2025eko sanferminei hasiera emanen dien txupinazoa. Herritarrek emandako boto guztien erdiak baino gehiago eskuratu ditu hautagaitza horrek, eta aurtengo bozketan bildu dira boto gehien. Zehazki, Yala Nafarroa con Palestina plataformak 20.045 boto baliodunen 10.594 eskuratu ditu, boto guztien % 52,85. Joseba Asiron Saez...40 idazle gazte sarituko dituzte Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketan
Iruñeko Udalak aitortza egin die gaur arratsaldean Gazteendako Literatur Lehiaketan sariren bat eskuratu duten 40 gazteri. 35 urte dira Udalak lehiaketa hori antolatzen duela. Mikel Armendariz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenaren aldeko Lankidetzako zinegotzi ordezkariak eta Udalbatzako beste kide batzuek banatu dituzte sariak, gaur arratsaldean, Gaztediaren...Sarasate pasealekuko proiektuari buruzko informazioa
press_conferenceEsleitu dituzte Mendillorriko El Lago ikastetxe publikoko estalkia berritzeko lanak: aurtengo udan eginen dituzte
mendigoiti Tokiko Gobernu Batzarrak kontratua esleitzea onetsi du Mendillorriko El Lago eta Mendigoiti ikastetxe publikoetako estalkiak berritzeko lanen lehen faserako. Lehen fase horretan El Lago IPko estalkia berrituko dute, eta 329.109,79 euroko aurrekontua izanen dute horretarako. Aurreikuspenen arabera, udan eginen dituzte lanak, hurrengo ikasturtea hasten denerako amaitu ahal izateko....Sanferminetarako prest egonen dira Arrotxapeko softbol-zelaiko aldagela prefabrikatuak
Amaitzear daude Arrotxapeko softbol-zelaian aldagela prefabrikatuak jartzeko lanak, eta gaur, asteazkenarekin, obra ikusten izan dira Hirigintza Gerentzia eta Batzordea. Guztira hiru modulu prefabrikatu jarri dituzte, elkarri lotuta: bi modulutan aldagelak daude, eta hirugarrenean, bi aldagelak bereizten dituen biltegi bat. Azpiegitura hobetu eta softbola sustatzeko helburuarekin egin dituzte lanak: guztira 111.320...Iruñeko pertsona ospetsuek txupinazorako azken atzera-kontaketa eginen dute @SanferminesPamplona jaien sare sozialetako profil ofizialetan
Cuenta atrás San Fermín Ostegunetik aitzina, sanferminen sare sozialetako kontu ofizialetan hiriko jende entzutetsuaren laguntzaz eginen dute txupinazorako azken atzera-kontaketa. Iruñeko hiri-markaren enbaxadore batzuk, jaietan funtsezkoak diren erakundeetako ordezkariak (hala nola Konpartsa, La Pamplonesa eta udal-dantzariak), kartelaren egilea eta txupinazoa jaurtiko dutenak arduratuko dira azken hamar egunetan uztailaren 6rako...Uztailaren 1etik aitzina Udalaren zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute
Uztailean, Udalaren zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute. Uztailaren 1etik (asteartea) abuztuaren 31ra bitarte, San Bartolome gotorlekua zabalik egonen da, astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara, eta asteartetik larunbatera, baita arratsaldez ere, 15:00etatik 18:00etara. Sarrera doan da. Ingurumen Hezkuntzako Museoa (San Pedroko Monasterio Zaharreko k. z.g.) itxita egonen da hilabete osoan, eta Gaztediaren...Ekainak 30, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra 10:00 ONCEk sanferminei eskainitako kupoia banatuko du 11:00 sanferminetako Mazedonia Kulturen Kalejiraren aurkezpena 12:00 Iruñerriko SCPSAren Batzordea eta Batzar NagusiaUztailak 1, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 11:30 Elkarrizketa Komunikabide batean 13:30 Elkarrizketa Komunikabide batean 19:00 Nagore Laffage omentzeko ekitaldiaHogeita hamar bat talde eta elkartek hartuko dute parte zazpigarren Mazedonia Kulturen Kalejiran: uztailaren 14an izanen da (astelehena), sanferminetako azken egunean
Ohi bezala, Zazpigarren Mazedonia Kulturen Kalejira sanferminetako azken egunean eginen da. Iruñeko hogeita hamar bat taldek eta elkartek baino gehiagok hartuko dute parte, jatorri eta toki desberdinetakoak; aipatu moduan, uztailaren 14an eginen da kalejira, astelehenarekin: dagoeneko jai-programan finkatu da, eta hiriko eta sanferminetako kultur aniztasuna sustatzen eta ikusarazten laguntzen du....Hemeretzi federazio Iruñeko Udalarekin lankidetzan arituko dira Kirolari – Sport Kids eremuan: sanferminetako kirolgunea, Media Lunako lubanarroetan
Kirolari Beste behin, uztailaren 7tik 14ra bitarte, Media Lunako lubanarroetan antolatu dute Kirolari – Sport Kids eremua: Iruñeko Udalak sanferminetako kirol eta aisiako gune hori jarri du martxan, Nafarroako hemeretzi kirol-federaziorekin elkarlanean. Aurreko urteetako idiosinkrasiari eutsi diote aurten ere: 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeendako jarduerak antolatu...