Ohi bezala, Zazpigarren Mazedonia Kulturen Kalejira sanferminetako azken egunean eginen da. Iruñeko hogeita hamar bat taldek eta elkartek baino gehiagok hartuko dute parte, jatorri eta toki desberdinetakoak; aipatu moduan, uztailaren 14an eginen da kalejira, astelehenarekin: dagoeneko jai-programan finkatu da, eta hiriko eta sanferminetako kultur aniztasuna sustatzen eta ikusarazten laguntzen du.
Udalak eta Iruñeko kultur aniztasuneko taldeek elkarlanean antolatu dute kalejira, eta gaur izan da lehen ekitaldia: parte hartuko duten elkarteen talde-argazkia egin dute Kondestablearen jauregian. Kultur aniztasuna ikusaraztea ez ezik, beste helburu hauek ditu Mazedonia Kulturen Kalejirak: hiri-espazioa kultur aniztasuna integratzeko eta ezagutarazteko baliatzea, egitasmoak eta hiriko kultur aniztasuneko entitateen parte-hartzea sustatzea eta sanferminetan diskriminazioari, arrazismoari eta xenofobiari aurre egiten dieten entitate eta taldeetako herritarren parte-hartzea balioestea.
Mazedonia Kulturen Kalejira 17:30ean abiatuko da, Kale Nagusiak eta San Lorentzo kaleak bat egiten duten tokian. Udaletxe plazarantz joanen da ondoren, koloreak, musika, dantzak eta kultur aniztasuna ardatz hartuta; jarraian, Mercaderes eta Txapitela kaleetatik pasatuko da, eta gutxi gorabehera 20:00etan iritsiko da Gazteluko plazara. Kilometro bat izanen da guztira, ospakizunez eta festaz blai; behin helmugara iritsita, bira erdia emanen diote Gazteluko plazari, eta kalejirari amaiera emateko, talde parte-hartzaileek aurreskua eta sokadantza dantzatuko dituzte, Duguna taldearen zuzendaritzapean.
MAZEDONIA KULTUREN KALEJIRAKO PARTE-HARTZAILEAK. UZTAILAK 14, ASTELEHENA, 17:30EAN
Brasilgo Amazonaseko Etxea
Benkadi Nafarroako maliarrak elkartea
Nafarroako ghanatarren Batasuna elkartea
SEI eta CEAR elkarteak
AMUDISNA elkartea
Berehynia elkartea
Alas de Ucrania elkartea
Mriya elkartea
Orfey BG elkartea
Pirina taldea
Oskia Txistulari Taldea
Manuel Turrillas Jota Eskola
Zarrabete Gaiteroak
Tirikitrauki fanfarrea
Oberena Dantza Taldea
Asocolon elkartea
Integración sin fronteras elkartea
Fuerza peruana elkartea
Compartiendo raíces kultur taldea
Salay Cochabamba Asiry
Salay Bolivia elkartea
Fraternidad Salay Pasión Bolivia USA, Nafarroako filiala
Caporales San Simón Sucre
Caporales San Simón USA, Nafarroako filiala
Caporales Mi Viejo San Simon
Munata Boliviako folklore elkartea
Rebeldes kultur elkartea
Tinkus San Simón elkartea
Tinkus Kaysur
Tinkus Tiataco
Amigos Pujllay elkartea
La Farruka batukada elkartea
Nafarroako Sahararren elkartea