40 idazle gazte sarituko dituzte Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketan

40 idazle gazte sarituko dituzte Iruñeko Udalaren Gazteendako Literatur Lehiaketan
185 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta irabazleek gaur arratsaldean jaso dituzte sariak, Gaztediaren Etxean

Iruñeko Udalak aitortza egin die gaur arratsaldean Gazteendako Literatur Lehiaketan sariren bat eskuratu duten 40 gazteri. 35 urte dira Udalak lehiaketa hori antolatzen duela. Mikel Armendariz Barnechea Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenaren aldeko Lankidetzako zinegotzi ordezkariak eta Udalbatzako beste kide batzuek banatu dituzte sariak, gaur arratsaldean, Gaztediaren Etxean.

XXXV. aldia izan da aurtengoa, eta orotara 185 lan aurkeztu dituzte: 154, gaztelaniaz, eta 31, euskaraz. Narrazioaren modalitatean lan gehiago aurkeztu dituzte (105) poesiarenean baino (80). Ohiko moduan, 14 eta 16 urte bitarteko gazteak izan dira parte hartu duten gehienak: 118 lan aurkeztu dituzte orotara, % 63,8; 17 eta 18 urte bitartekoek, berriz, 67 lan aurkeztu dituzte, % 36,2. 

40 lagunek lortu dute sariren bat, eta horietatik 30 emakumezkoak dira, eta 10, gizonezkoak. Udalak 6.800 euro banatu ditu sarietan orotara, gaztelaniazko eta euskarazko lanak, poesiako eta narrazio laburreko modalitateak eta adinaren araberako bi kategoriak (14-16 urte eta 17-18 urte) aintzat hartuta. Modalitate (poesia eta narrazio laburrak), kategoria (14-16 urte eta 17-18 urte) eta hizkuntza (euskara eta gaztelania) bakoitzeko hiru sari (lehena, bigarrena eta hirugarrena) eta bi accesit (lehena eta bigarrena) banatu dituzte. Lehen hiru sariak 300, 200 eta 150 eurokoak dira hurrenez hurren, eta accesitak, 100 eurokoak.

Gainera, lan guztiak https://letrajoven.pamplona.es/eu/ eta https://letrajoven.pamplona.es/ webguneetan argitaratuko dira: hor daude 2019tik orain arteko lehiaketetan saritutako lanak. Gordailu horrek bikain islatzen ditu hiriko egile gazteek dituzten interesak eta literatur adierazpenerako modu berriak.

Sari-banaketaren ekitaldian, 193k 17 adostu eta Bat eta 8.000 milioi eskatzen dituzte antzerki-obra taularatu dute Naiara Azpilikuetak eta Enara Urrak. Tdiferencia taldekoak dira: Iruñeko arte eszenikoen inguruko emakumeen kooperatiba bat da. Victor Iriarte antzerkigile nafarrak idatzia da obra, eta helburu du edozein adinetako herritarrak heztea, sentsibilizatzea eta entretenitzea 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) oinarri hartuta. Proiektu berritzailea da, eta herritar bakoitzak etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko bidean duen eginkizunaren garrantzia azpimarratzen du.


SARITUEN ZERRENDA

GAZTELANIAZ

  • Poesia, 14-16 urte

    • Lehen saria: Jardín de ausencias, Julenny Sánchez Moya

    • Bigarren saria: Pensamientos con-sentidos, Nuria Agustí Lander

    • Hirugarren saria: Lo que no fuimos, Anne Martín Souto

    • Lehen accesita: Patroclo a Aquiles, Martina Garmendia Zarranz

    • Bigarren accesita: Ojos que arden en la sombra, Nouhaila Cherradi

  • Poesia, 17-18 urte

    • Lehen saria: Soy queer, ser "normal" no es la regla, Christopher Abad Martín

    • Bigarren saria: Salamina, Paula Bernal Juárez

    • Hirugarren saria: Versos desde la trinchera, Pablo Montoro Lorenzo

    • Lehen accesita: Sentimiento de pertenencia, Miren Yan Sola López

    • Bigarren accesita: Paseo, Natalia Elena Novac

  • Narrazio laburrak, 14-16 urte

    • Lehen saria: Érase una vez en una tierra muy lejana, Lidia Fontalba Úriz

    • Bigarren saria: La sombra de tu ausencia, Alba Artajo Inogés

    • Hirugarren saria: La hija de Medusa, Ainara Marey Encinas Serrano

    • Lehen accesita: La melodía de los olvidados, Martina Orbegozo Marco

    • Bigarren accesita: El eco de la traición, Alba Albizu Montalbo

  • Narrazio laburrak, 17-18 urte

    • Lehen saria: A las dos imposible, María Elia Alzueta

    • Bigarren saria: ¡Fuego!, Aiora Avila Larrageta

    • Hirugarren saria: El último invierno, Eider Sola Monforte

    • Lehen accesita: Por culpa del móvil, María Manrique Biain

    • Bigarren accesita: Huracán, Estela Marisa Lanchi Jumbo


EUSKARAZ

  • Poesia, 14-16 urte

    • Lehen saria: Arrenka, Ekiotz Arbe Calavia

    • Bigarren saria: Inozoa, Oihane Iparragirre Luis

    • Hirugarren saria: Gorputzaren sentimendua, Andoni Bakaikoa Olmedo

    • Lehen accesita: Patxarana, Martín Resano Primo

    • Bigarren accesita: Nire lehen Lorea, Lola Hurtado Garro

  • Poesia, 17-18 urte

    • Lehen saria: Poesiaren jabetza, Amaiur Ruiz Gaspar

    • Bigarren saria: Usoa uxatu, Maddi Lacasta Eraso

    • Hirugarren saria: Muxu zaparradetan, Ainhoa Montoya Uriarte

    • Lehen accesita: Etsipenik gabeko herria, Beñat Sanz de Acedo Redín

    • Bigarren accesita: Ihesa, Mikel Ruedas Mengibar

  • Narrazio laburrak, 14-16

    • Lehen saria: Formateatutako bilduma, Garazi Aierdi Gracia

    • Bigarren saria: 32.Txertoa, Oihane Iparragirre Luis

    • Hirugarren saria: Egunsentia esnatu eta galdetu zergatik, Candela Leoné Amigot

    • Lehen accesita: Aneren nerabezaroa, Paula Zabal García

    • Bigarren accesita: Itxi begiak, Libe Uriguen Aranguren

  • Narrazio laburrak, 17-18

    • Lehen saria: Dardara askeak, Maddi Lacasta Eraso

    • Bigarren saria: Nire lagun mina, Nerea García Gualda

    • Hirugarren saria: Beldurren gaua, Inés Cuevas Aparicio

    • Lehen accesita: Azken legea, Uxue Fernández Sagués

    • Bigarren accesita: Aingeru gatibua, Xabier Nicolás Purroy Reta

¿Te ha sido útil esta página?