Uztailaren 1etik aitzina Udalaren zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute

Uztailaren 1etik aitzina Udalaren zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute
Zentro batzuk itxi eginen dituzte sanferminetan; batetik, dauden tokian daudelako, eta bestetik, jaiak direla-eta ez duelako jende askok beharko zerbitzua

Uztailean, Udalaren zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute. Uztailaren 1etik (asteartea) abuztuaren 31ra bitarte, San Bartolome gotorlekua zabalik egonen da, astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara, eta asteartetik larunbatera, baita arratsaldez ere, 15:00etatik 18:00etara. Sarrera doan da. Ingurumen Hezkuntzako Museoa (San Pedroko Monasterio Zaharreko k. z.g.) itxita egonen da hilabete osoan, eta Gaztediaren Etxea (Zangoza k. 30) eta EMATIC generoari lotutako arrakala digitala lantzeko zentroa (Compañía k. 19), berriz, uztailaren lehen hamabostaldian itxiko dituzte. 

Iruñeko Udalaren beste zenbait zerbitzuk ordutegia aldatuko dute sanferminetan. Liburutegi batzuk zabalik egonen dira, eta beste batzuk ez. Uztailaren 11tik 14ra bitarte, 09:30etik 13:30era zabalduko dituzte Txantreako, Milagrosa-Arrosadiko, San Pedroko eta Yamaguchiko liburutegiak. Iturramakoa, Mendillorrikoa, Sanduzelaikoa, Etxabakoitzekoa eta San Frantziskokoa, berriz, itxita egonen dira uztailaren 6tik 14ra. Hilaren 14tik aitzina, hiriko bederatzi liburutegi publikoak zabalik egonen dira astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Civivoxek ere beste ordutegi bat izanen dute uztailean, eta sanferminek iraun bitartean itxita egonen dira, Kondestablekoa izan ezik: hilaren 6an eta 7an baino ez dute itxiko. Jaietan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era egonen da zabalik Kondestable Civivoxa: goizean, erakusketa-aretoak, Pablo Sarasateri eskainitako aretoa eta Zentzumenen babeslekua bisitatzen ahalko dira, eta arratsaldez, Zentzumenen babeslekua baino ez.

Beste zerbitzu asko itxita egonen dira; batetik, dauden lekuan daudelako, eta bestetik, jaiak direla-eta ez duelako jende askok beharko zerbitzua. Emakumeen Etxea (Agoitz k. 9) itxita egonen da uztailaren 5etik 14ra, eta hilaren 15etik 31ra, goizez bakarrik zabalduko dute: astelehenetik larunbatera, 09:30etik 14:30era. Sanferminetan itxita egonen dira, halaber, Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informazioa emateko eta kolektibo horren parte-hartzea eta eskubideak sustatzeko zerbitzu publikoa (San Gregorio k. 28), eta Silvia Fernández Viguera Dokumentazio-zentro eta Emakumeen Liburutegia.

Kale Nagusian, Zentro Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua eta Ultreia Erromesei harrera egiteko eta Donejakue bidearen interpretazio-zentroa itxi eginen dituzte. Eta azkenik, Merkatuko kalean, Udaletxearen atzealdean, Udal Artxiboa ere itxita egonen da.

¿Te ha sido útil esta página?