Sanferminetarako prest egonen dira Arrotxapeko softbol-zelaiko aldagela prefabrikatuak

Sanferminetarako prest egonen dira Arrotxapeko softbol-zelaiko aldagela prefabrikatuak
Hirigintza Gerentzia eta Batzordea lanak ikusten izan dira: amaitzear daude, eta 111.320 euroko inbertsioa izan dute
Irudia
Irudia
Irudia

Amaitzear daude Arrotxapeko softbol-zelaian aldagela prefabrikatuak jartzeko lanak, eta gaur, asteazkenarekin, obra ikusten izan dira Hirigintza Gerentzia eta Batzordea. Guztira hiru modulu prefabrikatu jarri dituzte, elkarri lotuta: bi modulutan aldagelak daude, eta hirugarrenean, bi aldagelak bereizten dituen biltegi bat.

Azpiegitura hobetu eta softbola sustatzeko helburuarekin egin dituzte lanak: guztira 111.320 euro inbertitu dituzte, BEZa barne; TresD Modular SL enpresari adjudikatu zitzaizkion lanak: energia elektrikoa eta lur-hargunea saneatu eta hornitzeaz gain, modulua zimentatu, hornitu eta instalatu du enpresa horrek.

Moduluek 2,40 metroko zabalera eta 6 metroko luzera dute, eta 45 metro karratuko azalera hartzen dute. Moduluetan honako hauek daude, besteak beste: komun osoak, dutxak, konketak, bankuak eta 150 litroko termo elektrikoa.

Softbol-zelaia hiriko ipar-mendebaldeko eremuan dagoen udal-lurzati batean eraiki zuten, 2021ean, eta Artika eta Ximénez de Rada kaleek eta Julio Caro Baroja plazak mugatzen dute. Lurzoruaren geometriara egokituta dago, ipar-mendebalderantz orientatuta, eta orientazio hori egokiena ez den arren, aukera ematen du eremuari etekin handiagoa ateratzeko, ondoko lurzatiak inbaditu gabe. 5.000 metro karratutan egin dituzte lanak.

Softbol-zelaia ireki zutenetik instalazioak hobetzen joan dira, erabiltzaileen eskaerak aintzat hartuta; hala, argi gehiago jarri zituzten, bateatzeko kaiola hobetu zuten, eta garbiketa automatikoko komun bat jarri zuten, Julio Caro Baroja plazak eta Rodrigo Ximénez de Rada kaleak bat egiten duten tokian: martxoan inauguratu zuten komun hori.

¿Te ha sido útil esta página?