Asteartean irekiko da Batasunaren Pribilegioa ospatzeko Udaletxera eginen diren 36 bisitetako 900 lekuetan izena emateko epea

Asteartean irekiko da Batasunaren Pribilegioa ospatzeko Udaletxera eginen diren 36 bisitetako 900 lekuetan izena emateko epea
Bisitak euskaraz edo gaztelaniaz izanen dira, irailaren 1etik 7ra bitarte, eta pamplona.es/eu webgunean eta 010 – 948 420 100 telefonoan eskatzen ahal dira
fachada


Iruñeko Udalak Udaletxera bisita gidatuak antolatu ditu 2023ko irailaren 8an, ostiralarekin, 600 urte betetzen dituen Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen artean. Eskaintzak 36 bisita barne hartzen ditu eta bakoitzean 25 leku daude Iruñeko historia gertuagotik ezagutu nahi duen ororendako. Dagoeneko 900 lekuak erreserbatzen ahal dira pamplona.es/eu webgunearen eta 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez.

Bisitak hainbat txandatan eginen dira ostiral honetatik Pribilegioaren bezperara bitarte (irailak 8, ostirala), euskaraz eta gaztelaniaz, eta goizez eta arratsaldez. Lekuak eskaera egin ahala esleituko dira eta pertsona bakoitzeko izen-emate bat egiten ahal da. 6 urtetik beherakoek ez dute aldez aurretik izena eman behar. Desgaitasunen bat edo sartzeko premia bereziak dituztenek izena emateko orduan jakinaraztea gomendatzen dizuegu. Izena emateko epea irailaren 6an, asteazkenarekin, 14:00etan amaituko da.

Udaletxean barnako ibilbideak 40 minutu inguru irauten du eta hainbat gelatara sartzeko aukera ematen du, hala nola, Osoko Bilkuren aretora, Alkatetza bulegora eta Harrera Aretora –bertan egonen da ikusgai Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko agiria– bai eta prentsa-aretora eta sanferminak iragartzeko txupinazoa jaurtitzen den balkoira ere. Halaber, hiriaren historia hedatzen da koadroen, eskulturen, argazkien eta Udalaren ondarea osatzen duten askotariko elementuen bidez. 

Udaletxera sartzeko ezkaratzea nahitaezko geldiunea da, bertan baitaude, besteak beste, udal boterearen ikurra diren zilarrezko mazoak eta pertsona garrantzitsuei ematen zaizkien ‘hiriko giltzak’. Elementu horiek testuingurua ematen diote Batasunaren Pribilegioaren ospakizunari, zeinak hiri modernoaren sorrera ekarri baitzuen hiru burgu tradizionalen bategitearekin: Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas bizigunea, mendeetako elkarren arteko gatazken ondoren.

Bisita birtuala
Udaletxea Udalaren webguneko bisita birtualaren bidez ere ezagutzen ahal da. Esteka horrek aukera ematen du, 2020tik, udal-gela guztietan barna ibiltzeko, erreferentzia-puntuei buruzko azalpenekin, euskaraz edo gaztelaniaz, eta musikaz lagunduta, hala nahi izanez gero. 


BISITA GIDATUEN PROGRAMA. ORDUTEGIAK

Irailak 1, ostirala
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, gaztelaniaz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, euskaraz
o    19:00, gaztelaniaz
o    20:00, gaztelaniaz

Irailak 2, larunbata
o    11:00, gaztelaniaz
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, euskaraz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, euskaraz
o    19:00, gaztelaniaz

Irailak 3, igandea
o    11:00, gaztelaniaz
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, euskaraz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, gaztelaniaz
o    19:00, gaztelaniaz

Irailak 4, astelehena
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, gaztelaniaz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, gaztelaniaz
o    19:00, gaztelaniaz

Irailak 5, asteartea
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, gaztelaniaz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, gaztelaniaz
o    19:00, gaztelaniaz

Irailak 6, asteazkena
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, gaztelaniaz
o    17:00, gaztelaniaz
o    18:00, euskaraz
o    19:00, gaztelaniaz

•    Irailak 7, osteguna
o    11:00, gaztelaniaz
o    12:00, gaztelaniaz
o    13:00, gaztelaniaz


 

¿Te ha sido útil esta página?