2023ko sanferminetako programako agertokietako musika-proposamenak jaietako ekitaldi nagusiak izan ohi dira. Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean ezagutu du espazio publikoko agertokietara bertaratu diren lagun-kopuruari buruzko datuak, eta, guztira, 188.300 ikusle izan dira uztailaren 6tik 11ra.
Ikusle guztietatik, % 62,4a Gazteluko plazara eta Foruen plazara bertaratu dira, 67.000 eta 50.600 hurrenez hurren. Dj saioak eta Antoniuttiko dantzaldiak hirugarren lekuan daude 40.200 ikuslerekin. Ikusle-kopuruaren araberako hurrenkeran, Gurutzeko plaza doa atzetik laugarren lekuan, dantzaldietara 16.400 ikusle bertaratu baitziren eta beste 2.200 banden musikara. Azkenik, Compañía plazako proposamenetara 11.900 ikusle bertaratu ziren.
Azken egunotako kontzertu eta saioetatik bostetara 10.000 lagun edo gehiago bertaratu dira. Horietako hiru Gazteluko plazan izan dira: Fangoria, uztailaren 8an (20.000); La Sra Tomasa eta Lágrimas de Sangre taldeen kontzertua uztailaren 7an (12.000 eta 15.000 ikusle, hurrenez hurren), eta Dani Fernándezena uztailaren 9an (10.000).
Les Gallopez taldearen Foruen plazako kontzertura ere 10.000 pertsonatik gora bertaratu ziren uztailaren 8an eta, egun hartan bertan, Antoniuttin Superhollywoodek eta Ríos DJak ikustera 12.000 pertsona joan ziren dantzaldiaren gaueko tartean.