Abuztuko azken ostirala eta Media Luna parkean egin den Enklaves zikloko azken kontzertua. Zinez talde nafarrak emanen dio amaiera zikloari, Alaitz institutuan arte eszenikoetako batxilergoa ikasten elkar ezagutu zuten sei ikaslek osatutako taldeak. Emanaldia 20:00etan hasiko da San Bartolome gotorlekuaren kanpoaldean, eta sarrera librea da.
Zinez taldeak rocka proposatzen du nagusiki musika estilo gisa, nahiz eta joera eta talde oso ezberdinen eragina nabarmena den haien abestietan. 2022an lehen diskoa argitaratu zuten, “Buruhausteak”, eta 2023an “Izan ala ez izan” izeneko beste EP bat argitaratu berri dute, Josu Ervitiren eskutik. Azken lan horretan, bai kritika soziala, bai barne-pentsamenduari buruzko gaiak jorratzen dituzte. Honako hauek osatzen dute banda: Ainara Gorostidi García (ahots nagusiak), June Txibite Salicio (gitarra elektrikoa eta ahots nagusiak), Aimar Jiménez Baquedano (teklatuak, sintetizatzaileak eta koruak), Haritz Arteaga Ros (baxua eta koruak), Ekaitz Larraia Rubio (gitarra elektrikoa) eta Asier Murugarren Sancho (bateria).
Ziklo honen bidez, Iruñeko Udalak tokiko gazte-talde eta artistei haien lanak aire zabalean eta Media Luna parkea bezalako agertoki natural batean aurkezteko aukera ematen die. Hirugarren urtez jarraian, aurreko urteetan Takonera, Zaldi Zuriaren zokoa, Mendillorriko aintzira, Trinitariosko parkea eta Oko Andra Mariaren plazara iritsi zen musika-formatu eta ingurune natural horren aldeko apustua egin da aurtengo udan. Edizio honetan, Zinez taldeaz gain, Enklaves 3Head, Lilo eta Fyra taldeek jo dute.
ENKLAVES ZIKLOA
• Tokia: kontzertuak abuztuaren 4tik 25era Media Luna parkeko hainbat txokotan
• Ordua: 20:00. Adin guztietarako. Sarrera librea
• Programa:
o Abuztuak 25, ostirala. ‘Zinez’. San Bartolome gotorlekuaren kanpoaldean