Asteartean, abuztuaren 1ean, abiatuko dira aire zabaleko zinema-proiekzioak: Etxabakoitzek emanen die hasiera animazioko musika-film luze batekin

Asteartean, abuztuaren 1ean, abiatuko dira aire zabaleko zinema-proiekzioak: Etxabakoitzek emanen die hasiera animazioko musika-film luze batekin
Yamaguchik, Mendillorrik eta Lezkairuk osatuko dute aste honetan udalaren proposamena, 22:00etan hasiko diren doako saioekin

foto

 

Zinema-gauak udako zinema-proiekzioen udal programak bihar zabalduko ditu aretoak, ohi bezala, Etxabakoitzeko parkean. 22:00etan ‘Vivo’ (2021, AEB, 95’) egonen da ikusgai, Vivo oihan tropikaleko «eztiaren hartzaren» historia kontatzen duen animazioko film musikal luzea. Plantigradoak La Habanatik (Kuba) Miamira (AEB) bidaiatu nahi du abesti bat entregatzeko.

Asteazkenean, kasu honetan Yamaguchi parkean, udal-ikuskizunen sortaren barruan, sari mordoa jaso dituen ‘Todo a la vez en todas partes’ (2022, AEB, 139’) filma emanen da. 7 Óscar sari, 2 Urrezko Globo eta BAFTA sari bat jaso ditu. Fantasiazko film luzea da, mundua salbatu behar duen heroina bati buruzkoa eta hainbat genero zinematografiko lantzen ditu, multibertso kontzeptuaz baliatuz. Daniel Kwan eta Daniel Scheinert iparamerikarrak dira zuzendari eta gidoilariak.

Ostegunean Mendillorrira eramanen da proiektorea. Aintzirako parkean, 22:00etatik aurrera, ‘Uncharted’ filma emanen da (2022, AEB, 115’). Bideo jokoen sail salduenetako batean oinarrituta dago eta  munduan barna bidaiatuz bere helburua lortzen saiatzen den altxor bilatzaile baten lehen abentura kontatzen du. Bilaketa horri esker duela denbora asko galdutako anaiarekin elkartuko da berriz ere.

Astea amaitzeko, Lezkairuko Maravillas Lamberto parkean, lehenengoz eginen da gaueko zinema-zikloa, euskarazko film batekin. DC Supermaskoten Liga (2022, AEB, 105’), aurten Animazioko film onenaren Image Saria jaso duen komedia bat da. Krypto superzakurra eta Superman ahalmen berak partekatzen dituzten adiskide bereiztezinak dira, eta elkarrekin ariko dira Metrópoliseko krimenen aurkako borrokan. Baina Superman eta Justiziaren Ligako gainontzeko kideak bahitu egin dituzte, eta zakurrak botereak dituzten hainbat animalia konbentzitu beharko ditu erreskate misio korapilatsu bati ekiteko.

 

ZINEMA-GAUAK (2023)

Abuztuak 1, asteartea
Vivo (2021, AEB, 95’)
Etxabakoitzeko parkea

Abuztuak 2, asteazkena 
Todo a la vez en todas partes (2022, AEB, 139’)
Yamaguchi parkea

Abuztuak 3, osteguna
Uncharted (2022, AEB, 115’)
Aintzirako parkea

Abuztuak 4, ostirala
DC Supermaskoten Liga. Euskaraz (2022, AEB, 105’)
Maravillas Lamberto parkea

¿Te ha sido útil esta página?