Iruñeko Udalak beste urte batez dirulaguntza-deialdia egin du, bakarkako norgehiagoka araubidean, hobekuntzak egiteko uholdeek Arrotxapeko, Txantreako eta Magdalenako sotoetan eta beheko solairuetan eragiten dituzten ondorioak gutxitze aldera. Dirulaguntzen aurrekontuak 280.000 euro jotzen du. Abuztuaren 31n amaituko da udal-erregistroetan edo legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan eskaerak aurkezteko epea.
Oinarrietan jasotzen diren uholde-eremuetako kaleetako sotoetako garaje eta trastetegietako jabe-erkidegoei eta beheko solairuetako lokal eta etxebizitzetako jabe eta maizterrei bideratuta daude dirulaguntzak, etorkizuneko uholdeen ondorioak murrizte aldera. Onuradunek 2023ko azaroaren 30 baino lehen egin beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren jarduketak, dirulaguntza eta behar izanez gero obra-lizentzia emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan egin ere.
Honako hauek izaten ahal diraonuradunak: lur azpiko garajeetako jabeak ordezten dituzten eta legearekin bat eratuta dauden etxejabeen erkidegoak; etxebizitza-eraikinetako titularrak edo maizterrak; beheko solairuetako lokaletako edo etxebizitzetako titularrak edo maizterrak; eta eraikinen jabeak ordezkatzen dituzten legez eratutako jabeen erkidegoak.
Diru-laguntzen xede diren gastuak
Zehazte aldera, eta deialdiari begira, bi gastu mota dira diruz laguntzeko modukoak: uholdeetan pertsonek izaten ahal dituzten arriskuak kentzeko diren neurriak eta uholdeei egotzitako kalte materialak kentzeko diren neurriak. Lehen kasuan, A motako neurriak, honako hauek hartzen dituzte: koadro elektrikoak, instalazio elektrikoak eta kontagailuak gorago kokatzeko aldaketak..., baita sotoan balizko uholde baten aurrean hornidura elektrikoa bermatzeko paratutako punpak; uholdeen aurkako hesiak oinezkoen ateetan eta garajeetan; baita fatxadetan egindako beste edozein motatako irekigune ere; edo neurri horien egitasmo teknikoak edo baloratutako memoria idazteko, eta hala balitz, lanak zuzentzeko profesionalen ordainsariak.
Kalte materialak ezerezteko gastuetan, B motakoak, honelako alderdiak jasotzen dira: sotoetako aireztapen-sistemak aldatzea; perimetroetako eta mehelinetako iragazgaizte-sistema jarraituak eta sotoetako puntu zehatzetako iragaiztasun-sistemak (instalazioetako pasabideak, kutxatilak, hustubideak); xukatzeko ponpak, putzuak, buiak, osagarriak eta konexioak instalatzea; eraikinetan dagoen edozein instalazio mota aldatzea, uholdeengatiko eraginak ezabatzeko (lehendik dauden hustubideetako itzulerarik gabeko balbulak); edo igogailuetako jarduketak, hala nola ur-detektagailuak jartzea igogailuaren lubanarroetan, eta ura detektatuz gero kabina geldi dadin programatzea; larrialdiko telefonoak, argindarra moztuz gero funtzionatzen jarraitzeko bateriak, ura erauzteko punpak; edo igogailuetan dagoen makinaria (aginte-koadroa, motorra...) gorago kokatzeko aldaketak uholderik izanez gero igogailuak funtzionatuko duela bermatzeko.
ARROTXAPEA, TXANTREA ETA MAGDALENA
• Higiezinek honako kale tarte hauetan egon beharko dute:
o Ebroko Ur-konfederazioaren geoatariko estekan T100 eta T500 errepikatze-denboran SNCZI eremuen geruzak aktibatuz agertzen diren uholde-arriskuko kale-tarteak: http://iber.chebro.es/SitEbro/sitebro.aspx
• Ez da zerrenda zehatza:
o C01.- Alejandriako Pedro kaleko 1-3 zenbakiko etxebizitzen eraikina eta Joaquín Beunza kalea 25. Beheko solairuan dauden merkataritzako lokalak
o C02.- Alejandriako Pedro kaleko 2-4 eta 5-7 zenbakietako garaje komuna eta atariak
o C03.- Maiteminduen parkeko 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23 eta 24 zenbakietako etxebizitzen eraikina.
o C04.- Bernardino Tirapu zeharkaleko 1, 3 eta 12 eta Baratzeen zeharkaleko 9 zenbakiko etxebizitzen eraikina.
o C05.- Arbizu kaleko 1, 3, 7, 9 eta 11 zenbakietako, Arbizu zeharkaleko 2. zenbakiko, Arga ibaiko 2.zenbakiko eta Juslarrotxa kaleko 10 zenbakiko etxebizitza-eraikinak.
o C06.- Bernardino Tirapu zeharkaleko 2, 4, 6 eta 8 zenbakietako etxebizitza-eraikina, Joaquín Beunza kaleko 5, 7 eta 9 eta Arga Ibaia kaleko 8 eta 8A zenbakietako etxebizitzen eraikina
o C07.- Sabicas plazako eta Aita Adoain kaleko familia bakarreko etxebizitzak 16tik 44ra, 46tik 58ra eta 60tik 62ra, ‘Alemandarren’ eremua Txantrean.
o C08.- Arga Ibaiaren kaleko 22 eta 24 zenbakietako, Antso Abarka kaleko 1 eta 2 zenbakietako, Otsagabia kaleko 1 eta 3 zenbakietako, Joaquín Beunza kalean 27tik 37ra eta Pedro Alcatarena kaleko 5 eta 7 zenbakietako etxebizitza-eraikinak.
o C09.- Arbizu kaleko 13, 15 eta 17 zenbakietako, Arga Ibaiarenko kaleko 4 zenbakiko, Joaquín Beunza kaleko 4 eta 6 zenbakietako eta Bernardino Tirapu kaleko 1 eta 3 zenbakietako etxebizitza-eraikinak.
o C10.- Sotorik gabeko eraikinak Joaquín Beunza kalea, Arga ibaiaren zeharkalea, Sartze kalea, Ezkaroze kalea, Jaurrieta kalea eta Arga Ibaiaren kaleen inguruetan.
o C11.- Arga Ibaiaren kaleko, , Ponpeio plazako 1, 2 eta 3 zenbakietako eta Errotazar kaleko 24, 26 eta 28 zenbakietako etxebizitza-eraikinak.
o C12.- Magdalena eremuko atari eta garajeetako sarrerak eta inguru horretako atari eta garajeetako sarrerak.
• Inguru horretako atari eta garajeetako sarrerak.