ZER DA HIRI HEZITZAILE BAT?
Hiri hezitzailea da hezkuntza eguneroko bizitzaren helburu nagusi gisa kokatzeko konpromisoa hartzen duen hori. Bertan, administrazioek ez ezik, eremu ez-formaleko eragileek ere beren gain hartzen dute hezteko eta hiria eraldatzeko ardura, hura errespetuzko eta aniztasunezko eremu bihurtuta, non hezkuntzaren ikuspegiak eskolako hormak gainditu eta hiri osoa blaitzen baitu.
Hiri hezitzaileak, hezkuntza formaleko erakundeekin eta esku-hartze ez-formal eta informalekin, xede du bizitza osoan ikaskuntza, berrikuntza eta aberastasun kulturala eta soziala sustatzea, eta biztanleen bizitza seguruagoa eta duinagoa egitea.
Hiriaren zeregin hezitzailea lau ataletan justifikatzen da:
• Hezkuntzan inbertitzea
• Berdintasun osoko baldintzak sustatzea
• Ezagutzaren benetako gizartea eraikitze aldera, ahal diren faktore guztiak uztartzea
• Kontzientzia komunitarioa garatzen ikastea
Gida honetan, Iruñeko Udalak ikastetxeei eta herritarrei, oro har, eskaintzen dizkien ekintza eta baliabide garrantzitsuenak bildu, antolatu eta sailkatu dira, Iruñeko herritar guztien prestakuntza hobetzeko.
Tresna erabilgarri bat eskaini nahi dugu, hiriko edozein pertsonak edo taldek ezagutu eta parte har dezan Iruñeko Udalak herritarren eskura jartzen dituen hezkuntza-programen zorro zabal eta askotarikoan.
UDALAREN HEZKUNTZA PROGRAMAK
BESTE PROIEKTU BATZUK
Iruñeko Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei zuzendutako proiektua da, eta ikastetxearen eraldaketa fisiko, metodologiko eta hezitzailea dakar. Helburua da, alde batetik, patioak leku atseginagoak, jasangarriagoak, erabilera-dibertsifikatuagoak eta hezkuntza- eta pedagogia-potentzial handiagoa izatea, eta, bestetik, gune osasungarri, ongizate-gune eta klima-aldaketaren aurkako jarduera aktibo eta arduratsuko gune bihurtzea.