UDALAREN HEZKUNTZA PROGRAMAK-Antzerkia

ANTZERKI-LANTEGIAK

Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko.

Programa hau Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Jolas dramatikoa eta dramatizazioa uztartzen dituzten proposamen didaktikoak dira, 50 minutuko saioetan, astero eta eskola ordutegian; gehienez ere 30 saio egiten dira ikasturtean zehar.

Eskabideak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, hurrengo ikasturtea abiatu aurreko ekainean eta irailean. Gaur egun, Nafarroako Antzerki Eskolak ematen du programa.

ANTZERKI GREKO-LATINDARRA

Antzerki Greko-latindarraren Europako Gazte Jaialdia Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta, gaztetxoak antzinate klasikoko dramagile handietara hurbiltzeko. Antzezpenaren aurretik, ikasgelan lantzen dira antzezlanak, eta horiek ikasten eta aztertzen dira, Atenas klasikoan jaio eta gure kultur ondarearen parte den literatura-genero horretaz gozatze aldera.

SEEC Nafarroak antolatzen du, eta ikasturtean behin egiten da.