Bertsolaritza Irakaskuntzan
Bertsolaritza irakaskuntzan programa Iruñeko D ereduko ikastetxe publikoei dago zuzenduta, zehatz-mehatz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei. Nafarroako Bertsozale Elkarteak gidatzen du, bertsolaritzan espezializatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak, alegia.
Programak 13 saio barne hartzen ditu ikasturte bakoitzeko, eta ikasleen sormena bultzatzea du xede bertsopaperen eta inprobisazioaren bidez. Gai hauek lantzen ditu: hizkuntzaren zuzentasuna, jendaurrean egotea, norberaren buruan konfiantza izatea, besteen lanarekiko enpatia eta taldean lan egiteko gaitasuna; horrez gain, programak erakusten du hizkuntza irakasgai bat baino askoz gehiago dela. Hala, egitasmoa lagungarria da ikasleak euskaraz pentsa dezan eta erabilera eta esamolde berriak ezagutu ditzan.