MANYAREN SEKRETUA-KIMIKAKO IHES-JOKO HEZIGARRIA
Bigarren Hezkuntzako zentroei bideratutako ihes-joko hezigarria da, eta DBHko 4. mailako curriculum-helburuak ditu abiapuntu, kimika modu erakargarri, dibertigarri eta atseginean erakusteko, zientziarekiko zaletasuna sustatzeko eta emakumeek zientzian duten garrantzia ikusgai egiteko.
Jokoak Marie Curie-ren bizitza du ildo nagusi: gela sei taldetan banatzen da, eta bertan, ikasleek enigmak ebazten dituzte errealitate areagotuaren eta esperimentazioaren bidez; hala, kimika gamifikazioaren eta talde-lanaren bidez irakasten da.
Ikastetxeen eskabideak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez.
Izena emateko, datu hauek adierazi behar dira:
• Ikastetxe eskatzailea
• Maila, talde kopurua eta ikasle kopurua
• Hizkuntza
• Harremanetarako datuak
• Data (baieztatzeke).
- MANYAREN SEKRETUA522.79 KB