LITERATUR-LEHIAKETA
Lehiaketa hau Udalak antolatzen dituen jarduera-sorta baten barnean kokatzen da, eta honako hauek ditu xede: gure ikasleengan literatura- eta sormen-jarduerekiko zaletasuna piztea, eta hiriko ikasleen adierazpen idatzia hobetu eta sorkuntza sustatzea.
Bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 14 urte bitarteko haurrei (Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleak) zuzenduta dago. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute –gaztelaniaz edo euskaraz idatzita–, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Bi modalitate ezarri dira: ‘Ipuin’ modalitatea, Lehen Hezkuntzako 1. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleendako, mailen araberako lau kategoriatan banatuta; eta ‘Komiki’ modalitatea, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleendako, adinen araberako bi kategoriatan banatuta.
Deialdia NAOn eta Udalaren webgunean argitaratzen da urteko lehen hiruhilekoan.