ERRALDOIEI BISITA
Iruñeko Erraldoi eta Buruhandiei egiten zaizkien bisita gidatuak Haur Hezkuntzako 2. mailatik gorako ikastetxeetako ikastaldeei daude zuzenduta.
Autobus-geltokian egiten dira, astelehenetik ostiralera, 09:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Bisitek 50 minutu irauten dute. Bisita hala gaztelaniaz nola euskaraz egin daiteke.
Erreserbak https://www.pamplonaescultura.es/eu/reservas/ webgunearen bidez egin behar dira.
BIDAIA

BIDAIA – Bizitza bat elkarrekin hezkuntza-programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei dago zuzenduta: kulturen arteko bizikidetza, inklusioa eta arrazakeriaren prebentzioa sustatzen ditu parte hartzeko bi saio dinamikoren bidez. Jolasen, hausnarketaren, adierazpen artistikoaren eta taldekako sorkuntzaren bitartez, ikasleek enpatia, pentsamendu kritikoa eta kultur aniztasunarekiko errespetua garatzen dituzte eta, aldi berean, talde-kohesioa indartu eta balio inklusiboetan oinarritutako identitate partekatua eraikitzen dute. Lantxotegi elkarteko profesional espezializatuek eman dute programa, eta hura amaitzeko, sorkuntza artistiko kolektibo bat egin dute: ikastetxean ikusgai dago ikasitakoaren sinbolo gisa.
Izen-ematea eta informazio gehiago posta elektronikoan educacionpamplona@pamplona.es