LANTEGIAK NAFARROAKO UNIBERTSITATEAREN MUSEOAN
Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako programa: zentro bakoitzak hautatzen ahal dituen hainbat lantegi eskaintzen ditu. Nafarroako Unibertsitateko Museoan egiten da eta xede du ikasleei artea hurbiltzea, sormena sustatzea eta arte garaikidean eta haren interpretazioan heztea.
Adin bakoitzari egokitutako lantegiak dira, eta, hori dela eta, irakasleei koadernoak eta bestelako materialak eskaintzen zaizkie lantegi bakoitza taldearen beharretara egokitu ahal izateko. Jarduerak metodologia aktibo eta ludikoen bitartez egiten dira.
Eskabideak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, ekaina eta iraila bitarte, hurrengo ikasturtea abiatu aurreko ekainean eta irailean.