UDALAREN HEZKUNTZA-PROGRAMAK-Ondare historiko-artistikoa eta Ikasleek ingurunea ezagutzeko programak

IRUÑA EZAGUTU

Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz ikasleek hiria ezagut dezaten sustatzeko programa bai eta Iruñeko ondare historikoa, tradizioak eta ohiturak aitortu eta balioesteko ere.

Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta ikastetxeetan unitate didaktiko bat aurkeztean eta ikastalde bakoitzarekin Iruñeko Alde Zaharrean barna bisita gidatu bat egitean datza. Irailetik ekainera bitarte egiten da.

Parte hartzeko, programa kudeatzen duen Iñigo Arista kultur taldearekin harremanetan jarri behar da irailean, eta bi bide daude horretarako:   info@ciarista.com helbide elektronikora idaztea eta 948 273054 telefono-zenbakira deitzea.

Unitatea osatzeko, bisita gidatu irekiak eskaintzen zaizkie beste ikasmailetako ikastaldeei eta bestelako taldeei. Talde horiek hainbat ibilbide hautatzen ahal dituzte: ibilbide historikoa, ibilaldia harresietan barna, entzierroaren ibilbidea, Donejakue Bidea Iruñean. Bisita gidatu irekietan parte hartzeko, indarrean den araudi fiskalari jarraikiz ordaindu beharrekoa ordaindu behar da. 

BATASUNAREN PRIBILEGIOA

Iruñeko Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako unitate didaktiko bat prestatu du hainbat material eta jardueraren bidez Batasunaren Pribilegioaren garrantzia lantzeko.

Edukiak Iruñeko Udal Artxiboak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Zientzien Didaktikaren Arloak prestatu dituzte.

Unitateak hiru ikaskuntza-egoera eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak) diseinatuak, eta, horietan, Batasunare Pribilegioaren gertaera historikoa lantzen da hainbat ikuspuntutatik: hiriaren sinboloak, dokumentuak zaintzea eta akordioak egiteko prozedura. Hiru proposamen didaktiko malgu dira, proposatutako hurrenkeran edo zein bere aldetik erabiltzeko, jarduerak truka baitaitezke edo baliabideak murriztu eta hedatu.

Descarga los materiales