IRUÑEKO UDALAK EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
Dirulaguntzak emateko urteroko deialdia eskola-liburutegietako funtsak handitu eta berritzeko eta ikastetxeek ikasle babesgabeei familiak eman ezin dien materiala emateko. Hori guztia irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko.
Iruñeko Haur eta Lehen eta Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoei zuzendua.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da urteko lehen hiruhilekoan. Eskaera telematikoki egiten ahal da Egoitza Elektronikoan.
Dirulaguntzak emateko urteroko deialdia ikastetxeetako bizitzan eta funtzionamenduan gurasoen parte-hartzea sustatzeko. Honako hauek laguntzen dira diruz: prestakuntza-jarduerak, ikasleendako eskolaz kanpoko jarduerak eskola-ordutegitik kanpo, jolas-jarduerak ikastorduetan edo ikastorduetatik kanpo eta entitatearen funtzionamendu eta kudeaketa gastuak.
Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako guraso elkarteei eta guraso elkarteen federazioei zuzendua.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko da urteko lehen hiruhilekoan. Eskaera telematikoa Egoitza Elektronikoan.
NAFARROAKO GOBERNUAK EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
Hezkuntzaren eraldaketa digitala dimentsio anitzeko kontzeptua da, eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona eta erakunde guztien prozesuak, lan egiteko moduak eta harremanak hobetzera bideratutako ekintza guztiak biltzen ditu, etengabe eboluzionatzen duten irtenbide digital fisikoak txertatzeari esker.
Ildo horretan, 2023ko ekitaldi honetarako, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zuen, Ikasnova ikasgeletarako espazioak birmoldatzeko.
Horren ondoren, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 7E/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak deialdi hori ebatzi du, eta Iruñeko Udalari honako dirulaguntza hauek adjudikatu zaizkio, zenbateko hauekin, eraikinak birmoldatzeko eta Nafarroako hezkuntzaren eraldaketa digitaleko plan honi atxikitzeko.
| IKASTETXEA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA | EMANDAKO ZENBATEKOA |
|---|---|---|
| EL LAGO MENDILLORRI IP | 15.859,10 € | 9.927.00 € |
| CARDENAL ILUNDAIN IP | 16.054,70 € | 10.435.55 € |
| ELORRI IP | 13.087,38 € | 7.363,01 € |
| ERMITAGAÑA IP | 15.182,23 € | 8.754,88 € |
| ITURRAMA IP | 26.237,87 € | 7.753,90 € |
| MENDILLORRI IP | 5.640,69 € | 3.666,45 € |
| SANDUZELAI IP | 11.457,28 € | 7.477,23 € |
| SAN JUAN DE LA CADENA IP | 4.771,92 € | 3.101,75 € |
| SAN FRANCISCO IP | 15.368,32 € | 9.989,41 € |
| DOÑA MAYOR IP | 3.739,31 € | 2.430,55 € |
| VAZQUEZ DE MELLA - BAYONNE IP | 86.778,47 € | 17.285,87 € |
| GARCÍA GALDEANO IP | 11.847,49 € | 7.700,87 € |
| HEGOALDE IKASTOLA | 27.124,63 € | 17.631,01 € |
- Jakinarazpena177.81 KB
- Ebazpena253.24 KB
60.000 euroko dirulaguntza eman da Paderborn Victor Pradera HLHIPko estalkia aldatzeko, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza - DBH) Ikastetxe Publikoak hobetu eta birmoldatzeko lanak egiteko proiektuak gauzatzeko Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren barruan.
80.000 euroko dirulaguntza eman da San Frantzisko ikastetxe publikoa hobetzeko lanetarako. Obra horretan honako lan hauek eginen dituzte: kortxozko zoladura ordeztea beheko solairuko Haur Hezkuntzako geletan, bigarren solairuko tronadura lixatu eta bernizatzea, geletako elektrizitate-kutxa zaharrak kentzea eta elektrizitatearekin lotutako hainbat lan, bi termo elektriko jartzea eta estoreak jartzea Kale Berriko lehen solairuko geletan.
Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko dirulaguntza eman du San Jorge HLHIPko, Amaiur Ikastolako, Iturrama HLHIPko eta San Frantzisko HLHIPko patioak birnaturalizatzeko
