Alde Zaharrera zein Zabalguneetako kaleetara sartzeko bideak berriz irekiko dira astelehenean (uztailak 15), 14:00etatik aurrera, sanferminetako zirkulazio-mugen ostean

Alde Zaharrera zein Zabalguneetako kaleetara sartzeko bideak berriz irekiko dira astelehenean (uztailak 15), 14:00etatik aurrera, sanferminetako zirkulazio-mugen ostean

Sanferminetako festen amaierarekin batera hiriak eguneroko erritmoa eta ohiko itxura berreskuratuko ditu hurrengo egunetan Biharko (uztailak 15, astelehena) 14:00etatik aurrera aurreikusita dago zirkulazio mugatuko Alde Zaharreko eta Zabalguneetako eremuak irekitzea zirkulaziorako, eta hiriko erdialdera sartzeko kamera bidezko kontrol-sistema abiatuko da berriz ere.

Hortaz, berriz zirkulatu ahal izango da honako toki hauetatik: Nafarroa Behereko etorbideak, Oliveto Kondearen etorbideak eta Katalina Foixekoa etorbideak eta 1. sektoreak (Alde Zaharra) mugatzen duten eremua; Julián Arteaga, Sandoval eta Navas de Tolosa kaleak; eta Larraina elkartearen ondoko bidea. Udalak eremu horietatik zirkulatu daitekeela gogorarazten du, aparkatzea sektore horretako bizilagunentzat mugatuta dagoen arren, salbu eremu gorri – berdeetan, merkataritza-ordutegiaren barruan bertan aparkatu baitaiteke. Astelehen goizean zehar zirkulaziora irekiko dira baita ere Alde Zaharreko sarbideak Arrotxapetik –San Domingoko aldapa eta Vergel kalea, Frantziako portaletik–, Andre Maria Erreginaren plaza, Taconera kalea eta Natación klubaren bidea. Toki horiek guztiek ere aparkatzeko izan ohi dituzten mugak eta murrizketak berrartuko dituzte, kasu askotan bertakoek soilik aparkatzeko gune berde baitira.

Hurrengo egunetan Labrit pilotalekuaren inguruneak eta Runa parkeak ere ohiko fisonomia eta erabilerak berreskuratuko dituzte. Lehenengoaren kasuan, aldaketak egin izan dira Iruñerriko Hiri Garraioko hainbat linearen ibilbide hasiera zein amaiera gisa gaitzeko; bigarrenari dagokionez, feria-lekua bertan paratu da, eta asteartetik aurrera hasiko dira desmuntatze-lanekin. Bi eremu horiek 1. sektoreko bizilagun-txartela dutenek bakarrik aparkatzeko gune dira.

 

¿Te ha sido útil esta página?