Ziudadelak bihar itxiko dizkio ateak igarobideari, urtero bezala, barrutian sanferminetako su artifizialak jaurtitzeko gunea prestatzeko. Horrela egongo da jaien ondoren Udalak piroteknia-hondarrak garbitu eta inguruko belardiak aratu arte.
Iruñeko Udalak bulegoak itxita izango ditu sanferminetan, uztailaren 6tik, larunbatarekin, 14ra arte, igandearekin, tokiko administrazio honetarako jaieguntzat jotzen baitira. Uztailaren 15etik, astelehenarekin, normaltasunera itzuliko dira, bai udal-bulegoak bai erregistroak. Iruñeko Udalarekiko espedienteak tramitatzeko epeen zenbaketaz bezainbatean, egun baliogabeak dira uztailaren 8, 9, 10, 11 eta 12. Uztailaren 6tik 14ra www.pamplona.es webguneko egoitza elektronikoan kontsultak egin ahalko dira.
Civivox sarean ere zentro gehienak ixten dira sanferminetan. Bakarrik Kondestable (Kale Nagusia, 2) egongo da irekita: uztailaren 9tik 14ra, 11:00etatik 14:00etara. Jauregi hau uztailaren 6tik 8ra itxita egongo da.
Hiriko liburutegietan ere ordutegiak aldatzen dira garai honetan. Sanferminetan, uztailaren 6tik 14ra, Mendillorri, Iturrama, San Frantzisko eta Sanduzelaiko liburutegiak itxita egongo dira. Txantrea, Yamaguchi, Milagrosa, Etxabakoitz eta San Pedroko liburutegiak uztailaren 11 eta 12an irekiko dira, 09:30etik 12:30era.
Bestetik, Herritarrendako Arreta Telefonoan (010 ala 948 420 100, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo tarifa lauaren barruan deitzen bada) arreta emango da, ordutegi-aldaketaren batekin. Uztailaren 6tik 14ra (biak barne) 09:30etik 13:30era emango da arreta telefonikoa. Uztailaren 15etik (astelehena) abuztuaren 31ra bitarte, zerbitzuak udako ordutegia izango du, hots, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.