Iruñeko Udalak haur eta kadete kategorietako Espainiako Xake Txapelketan parte hartzen ari direnei harrera egin die

Iruñeko Udalak haur eta kadete kategorietako Espainiako Xake Txapelketan parte hartzen ari direnei harrera egin die
Egunotan kirol-ekitaldia 12 eta 16 urte bitarteko 192 neska-mutil biltzen ari da hirian
Irudia

Goizean, Iruñeko Udalak harrera egin die 12 eta 16 urte bitarteko 192 neska-mutili, egunotan Espainiako Xake Txapelketak hirian bilduta, haur eta kadete kategorietan parte hartzen ari direnei. Jokalariak 17 autonomia-erkidegoetatik datoz, bi talde, neskak eta mutilak, bakoitzetik.

Enrique Maya alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek ongietorria egin die kirolariei, Espainiako xakean onenak direnen ordezkari baitira; bertan alkateak Nafarroako Xake Federazioa, Espainiako Federazioarekin elkarlanean, ekitaldian egiten ari den anfitrioi-lana txalotu du.

Txapelketa Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak sustatzen du, eta joan den larunbatetik, ekainak 22, bihar arte, ekainak 25 (asteartea), jokatzen ari da Claret Larraona ikastetxean. Gaztetxoei 34 entrenatzaile laguntzen diete, bi ordezkaritza bakoitzeko, baita ere, txapelketa ongi doala bermatzeko, 8 arbitro, horietatik 7 nafarrak. 

Txapelketako partidak Interneten zuzenean jarraitu ahal dira, hainbat plataforma bidez, adibidez chess24.

¿Te ha sido útil esta página?