Bihar, azaroak 19 (ostirala), jarriko dira salgai Baluarteko txarteldegian eta auditoriumeko webgunean, www.baluarte.com, ‘Denboraren ikuspegia. Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurrena’ kontzerturako sarrerak. Iruñeko Udalak antolatutako ikuskizuna abenduaren 16an izanen da, ostegunarekin, 20:00etan.
1991 eta 2019 artean Sinfonietta Akademikoa izenarekin ezaguna zena Caroline Collierrek zuzendu du hasiera-hasieratik eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko ikasle askok eta instrumentu-musikaren maitaleek jotzen dute bertan. 2014. urteaz geroztik du Nafarroako Gobernuaren gizarte intereseko ekimenei ematen zaien MECNA zigilua, musika-arteen atalaren barruan.
Abenduaren 16ko saioan eskainiko den programa sinfonikoaren ardatza musika-irudietan islatutako Mussogskiren "Erakusketa baten koadroak” lana izanen da, eta Grieg eta Dvoraken “Solveigen abestia” eta “ Russalkako ilargiari abestia” hurrenez-hurren ere barne hartzen ditu, Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Gainera, Gershiwinen Porgy eta Bess ‘Erretratu sinfonikoa’ operako doinu ezagun eta herrikoien sorta bat ere entzunen da.
Hasieratik, Sinfoniettak Iruñeko Udalarekin batera lan egin du antolatzen dituen musika zikloetan, baita Nafarroako eta beste autonomia erkidego batzuetako hainbat udalekin ere. Ingalaterran, Frantzian eta Hungarian ere eman ditu kontzertuak. Azken urteetan, Iruñeko Sinfonietta lanean ari da orkestrarako musika hedatzeko, eta, berezik, sinfonikoa, Nafarroan. Nabarmentzekoak dira bereziak eta turistikoki interesgarriak diren inguruetarako sortutako ekoizpen bereziak, hala nola, Zugarramurdiko kobazuloak, Erriberriko gaztelua eta Marcillako gaztelua. Taldeak errepertorio zabala eta hainbat musika estilotako errepertorioa du, musika barrokoa, konposizio garaikideak eta soinu-bandak barne.
KONTZERTUA
• Iruñeko Sinfonietta 30. urteurreneko kontzertua. DENBORAREN IKUSPEGIA
o Zuzendaria: Caroline Collier
o Soprano bakarlaria: Itsaso Loinaz
• Programa:
o Erakusketa baten koadroak, M. Mussorgski
o Solveigen abestia, E. Grieg
o Russalkako ilargiari abestia, A. Dvorak
o Porgy eta Bess - Erretratu sinfonikoa, G. Gershwin (Mold. Robert Russell Bennett)