Ostegun honetan, Iruñeak San Migeleko zaldi-aziendaren feria berreskuratuko du, pandemia-dela eta bi urtez etenda egon ondoren

Ostegun honetan, Iruñeak San Migeleko zaldi-aziendaren feria berreskuratuko du, pandemia-dela eta bi urtez etenda egon ondoren
07:00etatik 15:00etara eginen da feria eta 70 eskorta jarriko dira Udalak Agustindarren industrialdean duen lurzatian, hipermerkatuaren ondoan
FERIA


Ostegun honetan eginen da San Migeleko zaldi-aziendaren feria, goizeko 07:00etatik 15:00etara, Udalak Agustindarren industrialdean duen lurzatian, hipermerkatuaren ondoan. Iruñeko Udalak 70 eskorta prestatu ditu eta urez eta zirgaz hornitu, salerosketarako aziendak sartu ahal izateko. Irailaren 29arekin itzuliko da feria, COVID-19a eta haren ondorioak direla-eta bi urtez etenda egon ostean.

Zaldi-aziendaren feria bat denez, soilik zaldiak, behorrak, poneyak, astoak edo mandoak erakutsi eta erosten ahalko dira, besteak beste. Aziendak gauerditik aurrera sartu ahal izanen dira feria-eremuan. Ferian parte hartzeko, egunean eduki beharko da erakusgai egonen den aziendaren dokumentazioa. Abere bakoitzak jatorri- eta osasun-gida izan beharko du, abere bakoitzaren datuen aipamena, eta bizkarroiak hil izanaren ziurtagiria.

Iruñeko Udala arduratzen da, Herritarren Segurtasuneko Alorraren bitartez, feria normaltasunez eta ezarritako arauak betez garatzeko behar diren neurriak hartu eta koordinatzeaz. Zaldi-aziendaren ferian udal-albaitari bat izanen da unean-uneko asistentzietarako, baita Nafarroako Gobernuaren zenbait albaitari ere. Horiez gain, Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzuko kideak (SEPRONA), Foruzainak, Udaleko Babes Zibileko agenteak eta Iruñeko Udaltzainak ere bertaratuko dira.

¿Te ha sido útil esta página?