5491 erakusten - 5505@guztira
Hasi dira Zabalguneko merkatua berritu eta leheneratzeko lanak, milioi bat euro baino gehiagoko kostuarekin
Gaur goizean hasi dira Zabalguneko merkatu berria berritu eta leheneratzeko lanak. Guztira 1.088.200 euroko kostua –gehi BEZa– izanen dute Udalarentzat, Comiruña Udalaren Sozietate Publikoaren bitartez. Jarduketa horiek ahalik eta eragin txikiena izatea da premisetako bat, bai merkatarientzat, bai merkatuko ohiko erabiltzaileentzat; izan ere, aurreikusitakoaren arabera, udazkena iritsi aurretik...Iruñeko Udalak babesa adierazi dio minbiziaren aurkako ikerketari, eta elkartasuna adierazi die gaixotasun hori duten pertsona guztiei
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak Adierazpen Instituzional bat onetsi du Minbiziaren aurkako Mundu egunaren karietara, elkartasuna helarazi die gaixotasun hori duten guztiei eta konpromisoa agertu du pertsona horien beharrei erantzuteko eta pandemiaren inpaktua haien bizitzetan arintzeko. Horrez gain, onetsitako testuan, Udala minbiziaren ikerkuntzaren alde agertu da, hori baita gaixotasun horri aurre...Udalak zerbitzu berria abiatu du herritarrei bideodei bidez arreta emateko, izapideak azkar eta joan-etorririk gabe egin ahal ditzaten
Cartel Bideodei bidezko izapideen zerbitzu berri hori martxan jartzearekin batera, Iruñeko Udalak egungo gizartearen eskaerei emandako arreta eguneratzen du, zerbitzu pertsonalagoa eskainiz, erosoa, azkarra eta segurua, eta herritarra edonondik sar daiteke, aurrez aurreko arreta-puntu batera joan beharrik gabe. Baliabide berri horretarako sarbidea, baita bideodei bidezko arreta jasotzeko behar diren informazio...Udalak udako 243 abonamendu zozketatuko ditu, Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko eta Arrotxapea KKEko igerilekuak erabiltzeko
Aurten ere, Udalak udako abonamenduak zozketatuko ditu, Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko eta Arrotxapea KKEko igerilekuak erabiltzeko. Guztira 243 abonamendu banatuko dira izena ematen dutenen artean. Eskaerak 010 eta 948 420 100 telefonoen bitartez egin behar dira, epea ireki da dagoeneko, eta maiatzaren 18an, ostiralarekin, amaituko da. Onuradun izateko betekizun bakarra...Parmako baluartea
press_conferenceJosefinen komentuaren inguruan agertutako putzua Hego Txantreako parkean integratuko da
Iruñeko Udala Vianako Printzea Erakundeak harrizko putzuaren datazioaz eta ezaugarriez egin behar duen txosten baten zain dago; izan ere, Hego Txantreako parkean, Josefinen komentutik hurbil egin diren obrek agerian utzi dute putzua. Gaur goizean, Hirigintza Batzordearen eta Gerentziaren ordezkaritza murriztu batek teknikarien azalpenak aditu ditu. Putzua eta harekin batera mineta...50 etxeko animalia inguru adoptatuak izateko zain, Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan
Gaur egun Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroko boxetan 17 txakur eta 20 katu inguru bizi dira, eta kopuru horri gehitu behar zaio iaz Milagrosan konfiskatuak izan ondoren toki horretan sartu zituzten katuak. Gandalf, Kiwo edo Chuli dira AHZn gaur egun dauden batzuen izenak, baina bataioak bata bestearen atzetik datoz, urtero,...Udaltzaingoak kontrolak areagotu ditu azken asteotan kutsatze gehien dituzten eremuetan, eta 632 ikuskapen egin ditu Milagrosan eta Sanduzelain
Comisión COVID 19 Iruñeko Udaltzaingoak 632 ikuskapen berezi egin ditu osasun-krisiarekin lotuta Milagrosan eta Sanduzelain, gaur goizean COVID-19aren Batzordearen hirugarren bileran eman dituzten datuen arabera. Aurreko saioan hirian kutsatze-portzentajerik handienak zituzten eremuetan kontrolak areagotuko zituztela jakinarazi zuten. Bileran informazioa eman da ostalaritzaren lan-planaren, Hilerrian Domu Santu egunean hartuko diren neurrien...Iruñeak udazkenean bizikleta elektriko publikoen sistema bat izanen du, 42 aparkagune eta kargagunerekin
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du bizikleta elektriko publikoen sistemaren administrazio-emakida Ride-on enpresari esleitzea, eta sistema udazkenean jarriko da martxan hirian. Proiektuak hirian zehar kokatuko diren 42 aparkagune eta kargagune jartzea aurreikusten du, eta hasiera batean kaleratuko diren 400 bizikleta elektrikoei zerbitzua emanen diete. Sistemak mugikorrerako aplikazio baten laguntza...Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak onlineko zuzeneko kontzertuen programazioari ekinen dio sare sozialen bidez
Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak abian jarri du zuzeneko kontzertuen programa online bere sare sozialen bidez, haren emanaldiak ikasleen familia eta lagunei zein herritarrei, oro har, helarazi ahal izateko. Bide berri horri esker normalean eskolako ekitaldi-aretoan edo Iturramako Civivoxean egiten ziren baina orain pandemiak eragindako murrizketek egoera berean...Udaletxean jai-giroan egin da topa-ekitaldia gaur arratsaldean, Iruñeko kultur aniztasunari gorazarre egiteko, Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren harira
Gaur arratsaldean, Iruñeko Udalak eta hiriko Kultur Aniztasunaren Foroan ordezkariak dituzten elkarteek herritarrekin batera ospatu nahi izan dute Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna, NBEk 2002an ezarria. Arratsalde partean egin da ekitaldi sinbolikoa Udaletxeko ezkaratzean, eta Iruñeko Udalaren adierazpen instituzionala irakurri aurretik, munduko musikak nahastu dituen saio bat eskaini...Iruñeko Udalak % 43 handitu ditu sormen artistikorako diru-laguntzak, eta lehiaketako hiru sari erreserbatuta egongo dira 35 urtetik beherakoendako
2017an deialdia kaleratu ostean, Iruñeko Udalak sormen artistikorako diru-laguntzak finkatu nahi ditu, eta hartara, deialdi berriak baliabide ekonomiko gehiago izango ditu, sari gehiago, eta arreta berezia jarriko du gazteenengan. Sormen artistikorako proiektuen lehiaketa berriak, 2018koak, % 43 handitu ditu diru-laguntzen zenbatekoak, 30.000 euro bitarte, eta horrekin 10 proiektu babestu ahalko dira...‘Iruña, Ekintzaile’ programaren edizio berriak ekonomia berdearekin zerikusia duten negozio-ideiak sortzeko eta garatzeko prestakuntza du xede
Iruñeko Udalak eta CEINek sustatutako ‘Iruña, Ekintzaile’ programa martxan jarriko da aurten ere, negozio-ideiak antzeman eta garatzeko gogoz diren pertsonei babesa eta prestakuntza emateko. Edizio honek ardatz hartuko du ekonomia berdea esaten zaion horri lotutako enpresa-proiektuen garapena, honako esparru hauetan: energia, mugikortasuna, birziklatzea, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra.,...Mendillorriko gazte, haur eta familiek parte hartuko dute, larunbatean, auzoko haur-eskolako hormigoizko paretak apainduko dituen Grafiti proiektuari buru emateko jardueretan
Mendillorri Haur Eskolako gazte, haur eta familiek Grafiti proiektuaren amaierako jardunaldian parte hartuko dute maiatzaren 26an, larunbatarekin. Proiektua belaunaldiarteko gizarte-ekimen kultural eta estetikoa da, eta jomuga du sormena eta auzoko gune publikoen zaintza sustatzea. Gazteek eskolako hormigoizko paretetan egindako grafitiak amaituko dituzte, eta haurrek eta familiek gerora eraikinean paratuko diren...Iruñeko Udaleko enplegurako prestakuntza programen kalitatea egiaztatu da, non azken edizioetan ia 300 pertsona izan baitira
Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Alorrak egiten dituen prestakuntza-ekintzek ISO 9001:2015 egiaztagiria jaso dute , hau da, Kalitatezko Kudeaketa-Sistemak arautzen dituen nazioarteko estandarra betetzen dute. Zehazki, maila hau honako hauei aitortu zaie: Iruñeko Udaleko lantegi eskoletako programetako prestakuntza ekintzen diseinu, kudeaketa eta irakaskuntzari; tokiko entitatean egiten diren langabetuendako ikastaroei...