50 etxeko animalia inguru adoptatuak izateko zain, Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan

50 etxeko animalia inguru adoptatuak izateko zain, Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan
Adoptatu nahi dutenek horien argazkiak eta ezaugarrien deskribapenak Udalaren webgunea webgunean kontsulta ditzaket

Gaur egun Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroko boxetan 17 txakur eta 20 katu inguru bizi dira, eta kopuru horri gehitu behar zaio iaz Milagrosan konfiskatuak izan ondoren toki horretan sartu zituzten katuak. Gandalf, Kiwo edo Chuli dira AHZn gaur egun dauden batzuen izenak, baina bataioak bata bestearen atzetik datoz, urtero, zentroak 200 eta 300 txakur eta katu inguru jasotzen baititu, arraza, adin eta gaitasun desberdinetakoak, bai bide publikoan, bai konfiskazioetan, etxegabetzeetan, eta abarretan bildutakoak.

AHZ osasun publikoko udal-baliabidea da, eta bere ibilbidea 1986an hasi zen; bertan albaitariek eta lakiolariek hiri-animalien osasun onaren alde lan egiten dute, segurtasun epidemiologikoaren irizpideez. Unibertsitateko errepidean dago, Azpilagañako txakurrendako eremuaren parean. Hortik zoonosiaren inguruko ikerketa eta dibulgazio lan etengabea egiten dute, nahiz eta horien lanik ezagunenak beste batzuk izan.

AHZk etxe-animaliak biltzen ditu, edozein arrazoigatik bakarrik edo baldintza txarrean daudenak, bide publikoan nahiz etxebizitzetan. 2020an albaitariek bereziki etxe batean esku hartu zuten eta 12 katu aurkitu zituzten, zenbait tokitan izan daitezkeen animalien kontrako tratu txarren edo animaliak edukitzeko baldintza desegokien gaineko salaketen ondorioz ere esku hartu dute. Udal zerbitzuaren helburu bat da animaliek bigarren bizialdia edukitzea. Horregatik zentroak herritarrek animaliak adoptatzeko zerbitzua zabalik mantentzen du eta, 2019az geroztik, aldi baterako harrera modalitatea ere badu. Adoptatu nahi dutenek horien argazkiak eta baita ezaugarrien deskribapenak ere Udalaren webgunea webgunean kontsulta ditzakete.

Aurten pandemiak eta koronabirusak ezarritako osasun-neurriek utzi ez duten arren, zentroan aldian-aldian mikrotxipak dituzten maskotak identifikatzeko kanpainak eta derrigorrezko txertaketakoak egin izan dira. Zentroa zabalik dago astelehenetik larunbatera, 12:30etik eta 13:30era, eta langileekin harremanetan jartzeko 948 420 996 telefonora eta zoonosis@pamplona.es helbide elektronikora jo daiteke.

¿Te ha sido útil esta página?