Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak onlineko zuzeneko kontzertuen programazioari ekinen dio sare sozialen bidez

Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak onlineko zuzeneko kontzertuen programazioari ekinen dio sare sozialen bidez
Hitzordu horiek ohiko hiruhileko kontzertuak ordezkatuko dituzte, pandemiaren ondorioz ezin baitira egin aurreko ikasturteetan bezala

 

 

Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak abian jarri du zuzeneko kontzertuen programa online bere sare sozialen bidez, haren emanaldiak ikasleen familia eta lagunei zein herritarrei, oro har, helarazi ahal izateko. Bide berri horri esker normalean eskolako ekitaldi-aretoan edo Iturramako Civivoxean egiten ziren baina orain pandemiak eragindako murrizketek egoera berean egiten uzten ez dituzten hiruhilekoko zikloak programatzen jarraitzen ahalko da. Hurrengo kontzertuak datorren asteazkenetik aurrera izanen dira.

Ekimena aurreko astean abiatu zen, Alberto Zarraluquik zuzendutako ‘The New Group’-en emanaldiarekin, eta aste honetan jarraituko du formatu txikiko hiru kontzerturekin, Eskolako taldeen eskutik. Asteartean, 20:00etan, Fanfarrearen txanda izanen da, Alfonso Iturriak zuzenduta, eta ordu erdi beranduago, Kike Arzak zuzendutako ‘Combo-Linga’ helduko da. Ostiralean, 18:30ean, onlineko kontzertuen astea amaituko da, Alfonso Iturriak zuzendutako ‘Txistu Taldea’-ren emanaldiarekin. Kontzertuak Eskolako Youtubeko kanalaren (escuelademusicajoaquinmaya) eta Instagram kontuaren bitartez (@esculeamusicajmaya) emanen dira.

Onlineko jarduera gehiago prestakuntza eskaintzeko joan-etorririk gabe

Eskolako sare sozialen bidezko onlineko kontzertuez gain, Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak prestakuntza birtualeko ekimen bati ekin dio, ikasgeletako ateak publikoari ireki eta musika irakaskuntza jende gehiagorengana hurbiltze aldera. Espazio laburrak dira, non, une bakoitzean, eskolako irakasleetako batek ezagutaraziko baititu ematen dituen ikasketen oinarrizko punturen batzuk.

Mota horretako lehenengo esperientzia pasa den astean izan zen, tronpetako irakaslearekin, zeinak prestakuntza birtualak iraun zituen minutuetan, zenbait lan jo eta laguntzen zuen ikasle batekin hitz egin ahal izan zuen. ‘Ikasgelatik zuzenean’ ekimenaren hurrengo hitzordua, apirilaren 14an izanen da, asteazkenarekin, eta gainerako programazioa denboraz iragarriko da Musika Eskolako sare sozialen profilen bidez.

Kontzertuen programazioa

  • Martxoak 24, 20:00. Fanfarre –. Zuzendaria: Alfonso Iturria
  • Martxoak 24, 20:30. Combo-Linga - Zuzendaria: Kike Arza
  • Martxoak 26, 18:30. Txistu Taldea - Zuzendaria: A. Iturria