Iruñeko Udalak polen-arriskuari buruzko informazio-zerbitzua aktibatu du berriz aste honetan

Iruñeko Udalak polen-arriskuari buruzko informazio-zerbitzua aktibatu du berriz aste honetan
Osasun-aurreikuspena Whatsapp, posta elektroniko edo SMS bidez jasotzen ahal da, bai eta sare sozialetan, webgunean eta hiriko pantaila digitaletan kontsultatu ere
polen

 

Iruñeko Udalak polen-arriskuari buruzko informazio-zerbitzuari ekin dio berriz aste honetan. 5.000 lagun baino gehiagori igorri zaio urtarrilaren 30etik otsailaren 5era bitarteko polen-aurreikuspena Iruñean: informazio eguneratua jasotzen dute mugikorretan, Whatsapp, SMS edo helbide elektroniko bidez. 

Aurreikuspena eskuragarri dago webgunean, Udalaren sare sozialetan eta hiri osoan banatuta dauden pantaila digitaletan. Interesdunek astero mugikorrean jasotzen ahal dute informazioa Udalaren Whatsappeko kanalaren bidez.

SMS bidez ere informazioaren berri izateko aukera dago: 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan alta eman behar da, doan (948 420 100 telefonoan, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero): izena, telefono-zenbakia eta informazioa jaso nahi den helbide elektronikoa jakinarazi behar da. Posta elektroniko bidez datuak jaso nahi izanez gero, izen-ematea 010@pamplona.es postontzian eskatzen ahal da.

Aurreikuspenak polen-arriskuaren berri ematen du –arrisku baxua, ertaina, altua edo oso altua–. Alergikoei gehien eragiten dieten landare-espezieen berri ematen da: haltza, altzifrea, pinua, zumarra, urkia, lizarra, zedroa, artea, haritza, olibondoa, gaztainondoa, platanondoa, gramineoak, plantaina eta urtikazeoak. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean eskaintzen du Udalak informazio-zerbitzu hori, institutu horrek jakinarazten baitio metro kubiko bakoitzeko polen-aleen zer kontzentrazio dagoen airean.

 

¿Te ha sido útil esta página?