Arrotxapeko Auzo-foroa ostegun arratsaldean eginen da Juslarrocha Civivoxean

Arrotxapeko Auzo-foroa ostegun arratsaldean eginen da Juslarrocha Civivoxean
Endika Alonso Irisarri auzoko zinegotziak parte hartuko du foroan, eta Arrotxapeko bizilagunek, elkarteek eta saltokiek parte hartzen ahalko dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

Beste Auzo-foro bat eginen dute ostegunean Arrotxapean. 18:30ean hasiko da Juslarrocha Civivoxean, eta, aurretik, Haurrendako Foroa eginen dute La Carbonilla zentro komunitarioan. Arrotxapeko Auzo-foroan Endika Alonso Irisarri auzoko zinegotzia, Aitziber Campión Ganboa Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria eta hainbat alorretako udal-langileak izanen dira. 

Auzo-foroan bizilagunek eta gizarte-eragileek, elkarteek eta saltokiek parte hartzen ahalko dute. Udalak informazioa emanen du udal-proiektu eta -ekimenei buruz, eta auzoan bertan sortutako proposamenei ere ahotsa emanen zaie. Oraingoan, Arrotxapeko Auzo-kontseiluaren prozesua eta sorrera berretsiko dira, eta Batean elkartearen lana bertatik bertara ezagutaraziko da. Auzo-foroak topaketarako, eztabaidarako eta elkarrizketarako guneak dira, eta bertan proposamenak aurkezten dira auzoaren eta proiektuen aldeko irtenbideak guztiok batera taxutzeko. 

Arrotxapeko Auzo-foroak, gainontzeko auzo-foroak bezala, ordu eta erdi inguruko iraupena izanen du, eta aurrez aurre zein streaming bidez jarraitzen ahalko da www.pamplona.es/eu webgunean. Entzumen urritasuna dutenen irisgarritasuna bermatze aldera, foroetan zeinu-hizkuntzen interpretea, estenotipia (azpidatziekin) eta begizta magnetikoa erabiltzen dira.

Hurrengo auzo-foroa: Iturramakoa
Arrotxapeko Auzo-foroa egin aurretik, astearte arratsaldean auzoan barnako ibilbide bat egin zuten gizarte-ehunak egiten dituen ekimenak ezagutze aldera. Santa Engrazia zubitik abiatu zen, eta Arrotxapeari buruzko testuinguru historikoa azaldu zuten bertan. Nafarroako Margarita plazan hainbat ekimen komunitarioren berri eman zuten, eta, ondoren, kiroldegia eta futbol-zelaia bisitatu zituzten, eta auzoko horma-irudien proiektu bat ezagutzera eman zuten. Horma-irudien artean 2025ean GIBaren ondorioz hildako Mikel gaztearen omenez egindakoa dago, zeina hondatua izan baitzen. 

Ibilbidean zehar, Udaleko Energia Agentziak birgaitutako eraikinen onura energetikoen berri eman zen. Gainera, astelehenetik ostiralera bitarte, Juslarrocha Civivoxean bertan, Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak azken 30 urteotan finantzatutako proiektuei buruzko erakusketa ibiltaria egonen da ikusgai.

Hurrengo auzo-foroa datorren astean eginen da, otsailaren 26an (osteguna), Iturramako Civivoxean. Bizilagunak, elkarteak eta saltokiak Iturramako Auzo-foroan parte hartzera deituta daude. Foroa egin aurretik, osteguneko saioan komentatuko diren iradokizunak eta ekarpenak aurkezten ahal dira online, otsailaren 24ra arte (astelehena). Ohi bezala, foros@pamplona.es helbide elektronikoaren eta decide.pamplona.es webgunearen bidez bidaltzen ahal dira.
 

2026KO AUZO-FOROAK

•    Arrotxapea
o    Otsailak 19, osteguna. 18:30. Juslarrocha Civivoxa

•    Iturrama
o    Otsailak 24, asteartea. Ibilaldia Iturraman barna, Iturrama Institututik abiatuta
o    Otsailak 26, osteguna. 18:30. Iturramako Civivoxa

 

¿Te ha sido útil esta página?