2025ean, Iruñeko Udalak irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egin ditu hirian, haurrendako hamar parketan, eta sei parke goitik behera berritu ditu. Hobekuntzei esker, Hirigintza Batzordeak joan den urte hasieran hartutako erabakia bete da: Iruñeko haurrendako parke guztietan zabu egokituak eta sinbolo neuro-anitzak jartzeko eskatzen zuen.
Hiri Kontserbazioko Alorreko Hiri Altzarien departamentuak, alde batetik, epe laburrera guztiz berrituko ez diren haur-parkeetan esku-hartzeak egin ditu; beraz, irisgarritasun-hobekuntzek indarrean jarraituko dute zenbait urtez. Kabia-saski motako zabuak eta kulunka irisgarriak instalatu dituzte esku-hartze hauetan.
Arrotxapean, Raimundo Lanas kaleko eremuan, eta Txantrean, Sabicas Gitarra-jotzailearen plazan eta Ezkaba plazan, esku hartu dute. Bertan zabu batzuen egiturak aldatu eta kabia-saski motakoak jarri dituzte, eta beste batzuetan sehaska-eserleku bat eta eserleku lau bat mantendu dituzte. Gainera, Sabicas Gitarra-jotzailearen plazan bi kulunka irisgarri jarri dituzte: erle bat eta marigorringo bat.
Sanduzelain, Sandua pasealekuan, eta Donibanen, Iharteko Monasterioaren kalean, zabu batzuen egiturak aldatu eta kabia-saski motakoak jarri dira, eta beste batzuetan, sehaska-eserleku bat eta eserleku lau bat mantendu dira. Azken gune horretan, kulunka inklusibo bat ere instalatu dute: erle itxurako malguki bat eta rider motako bi lekuko malguki bat. Sanduzelain, Juana García Orcoyen Doktore Andrearen plazan, ahate itxurako kulunka inklusibo bat instalatu dute.
Iturraman, Leonor Trastamarakoaren plazan, zabuen egiturak aldatzeaz gain, parkeko zorua konpondu dute. López pilotalekuan, bi kulunka inklusibo jarri dituzte, erle bat eta ahate bat. Eneko Aritza kalean, kulunka inklusibo bat, ahate itxurako malguki bat eta lau flip-flopeko beste malguki berri bat instalatu dituzte. Azkenik, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, Protomedikatoaren plazan, kulunka inklusibo bat instalatu dute.
Beste esku-hartze batzuk
Esku-hartze horiez gain, parkeetan egindako eraberritzeak eta jolasgune berriak irisgarritasun-irizpideetan oinarrituta egin dira. Hala, honako eremu hauetako parkeak berritu dira: Monjardin Mendiaren kalea (II. Zabalgunea), Leoncio Urabayen plaza (Belosogoiti), Iturriotzaga plaza (Arrotxapea), Asenjo Pintorearen plaza (Iturrama), Odol-emaileen plaza (Ezkaba) eta Santa Luzia plaza (Buztintxuri).
Egun, Mendillorri-Elorri, Mendigoiti-El Lago eta San Frantzisko ikastetxeetako patioak berritzen ari dira, bai eta Tomás Caballero parkeko eta Mariano Arigita pasealekuko haurrendako jolasguneak ere. Xedea da gune inklusiboagoak, irisgarriagoak eta modernoagoak sortzea, segurtasun-zoru berriez eta jolas egokituez hornituak.
HAURRENDAKO PARKE IRISGARRIENAK
Arrotxapea
o Raimundo Lanas
o Iturriotzaga plaza
Txantrea
o Sabicas Gitarra-jotzailearen plaza
o Ezkaba plaza
Ezkaba
o Odol-emaileen kalea
Zabalgunea
o Monjardín Mendiaren kalea
Sanduzelai
o Sandua pasealekua
o Juana García Orcoyen Doktore Andrearen plaza
Donibane
o Iharteko Monasterioaren kalea
Iturrama
o Leonor Trastamarakoaren plaza
o López pilotalekua
o Eneko Aritza kalea
o Asenjo Pintorearen kalea
Ospitalegunea
o Protomedikatoaren plaza
Buztintxuri
o Santa Luzia kalea
Beloso
o Leoncio Urabayen kalea