Informazio praktikoa
Helbidea: Armada etorbidea, 1
Telefonoa: 948 420 975
Posta-elektronioa: ciudadela@pamplona.es
Iruña Harresiak dira
Iruña Berdea da
Iruña Bidea da
Erakusketen ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 11:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara
Igande eta jaiegunak: 11:30etatik 13:30etara
Esku-horria: Iruña berdea da
Haurrak: Arakatzailaren koadernoa
Takonerako lorategietatik irten eta hegoalderantz, Gaztelugibeleko parkera iritsiko gara; hain zuzen, izen hori erabiltzen da Ziudadelako glazis zaharrak izendatzeko. Defentsa-eginkizuna izan zuten, baina gotorlekua Udalarena izatera pasa zenean 1964an, kulturarako eta aisialdirako gune handia bihurtu ziren.
Bertan dago Hiriartea - Kultura Garaikideko Zentroa. Bertako eraikinetan erakusketak eta hainbat jarduera ikusteko aukera izango dugu, eta, lorategietan, zenbait eskultura, honako egile entzutetsuek eginak: Oteiza, Basterretxea, Miralles, Aguirre, Larrea, Eslava, Ugarte de Zubiarráin eta Juarros.
Gotorlekuaren kanpoaldean, atsegina da paseoan ibiltzea hala lubanarroen aldean nola Gaztelugibeleko aldean. Ibilaldi honek aukera ematen du Errenazimentuko eraikuntza militarraz bere distira osoan gozatzeko: errabelinak, kontraguardiak, bide estaliak, zubi altxagarriak, kanoi-zuloak eta bastioiak. Bide hauetan ikus daitezke, besteak beste, astigarrak, altzifreak, pagoak, izeiak, pinuak, lizarrak, zumarrak eta zedroak. Zuhaiztian hainbat hegazti bizi dira, hala nola apo-hontz europarrak (hontz txikia) eta noktulo ertainak edo saguzaharrak –parkean habia-kutxak dituzte–.
Ibilbidea iruñeko parke eta lorategietan barna
Ibilbidea Media Luna parkean abiatzen da eta Takonerako lorategietan, Ziudadelan eta Gaztelugibelen barna jarraitzen du, eta Yamaguchi parkean eta Galaxiaren lorategian amaitzen da. Ziudadelan eta Gaztelugibelen honako zuhaitz hauek ikusten ahalko dituzu:
13. seinalea. Betula alba - Urkia
Adi egon bere azal zuriari eta adar negartiei. Sortzen dituzten haziak neguan elikagai dira Europako iparraldetik datozen hegaztientzat. Bertako zuhaitza da.
14. seinalea. Fagus sylvatica var. purpurea - Pago gorria
Bertako pagoez bestelakoa da, kolore gorrixka distiratsua baitu. Hezetasuna behar du, etengabe, eta modu isolatuan landatzen denean, bere adaburu zabalak itzal fresko eta oparoa ematen du udan.
Zuhaitz hostogalkorra, tamaina handikoa, 40 metroraino heldu daiteke, adaburu zabal eta erregularra du. Ezkurrak udazkenean eta negu hasieran ontzen dira. Zuhaitz hau indarraren ikurtzat hartzen da.
16. Seinalea. ERRALDOI BERDEAK. Picea abies - Izei gorria eta “Joshepamunda” erregina europarra
Hala Joshepamundak nola izei gorriak jatorri europarra dute. Iruñeko erraldoiak bezala, zuhaitz honek aipagarri du bere bizitza luzea, izan ere, munduko zuhaitz zaharrena izei gorri bat da, eta 9.550 urte ditu! Bere egurrarekin fabrikatu ziren Stradivarius biolin famatuak.
17. seinalea. Fagus sylvatica ´Purple Fountain' - Pago negartia
Bere silueta negartiak itxura magikoa ematen dio, baita nortasun propioa ere, Ziudadelarako sarbidea gordetzen duen zaintzaile baten pare. Bertako pagoaren lorezaintza-aldaera bat da.
18. Seinalea. Pinus pinea – Pinazi-pinua
Globo-formako konifera biribildua. Espezie eguzkizalea, Mediterraneoko arroan du jatorria. Pinazi handiak sortzen ditu hazi gisa.
Anfibioak eta narrastiak
Ziudadelako lubanarroetako urmaeletan txantxikuak eta igel berdeak bizi dira: Apo arrek arrautzak eramaten dituzte haien atzeko hanketan, eta zaindu egiten dituzte ireki arte. Igelek korroka bereizgarria egiten dute, eta haien koruak udaberri
nahiz udako gauetan entzuten dira.
Dragoitxoak gustuko ditu pareta eguzkitsuak. Narrasti bitxi hau kolorez aldatzen da: egunez tonu ilunak ditu, eta, gauez, argiak.
Hegaztiak
Gaztelugibelen nabarmentzekoak dira argi-oilarrak, buztanikarak eta korbidoak, besteak beste belatxingak, belatxikiak eta beleak. Horretaz gain, hiriaren gainetik hegan egiten duten beste hegazti batzuk ikus daitezke:
- Belatz gorria txolarreen eta bestelako txori txikien arerio nagusia dela? Aipagarria da duen gaitasuna balkoi eta leihoetako kaioletan eskura dauden hegaztiak harrapatu eta han bertan jateko.
- Maiatzean edo ekainean, ohikoa da gauaren hasieran zuhaitzez betetako parke eta etorbideetan soinu zorrotz eta jarraitu ba entzutea, segundo gutxiren buruan errepikatzen dena. “Apo-hontz europar” harrapari gautar txikiaren deia da. Norbait hurbiltzen denean, isildu eta geldirik egoten da.
- Sorbeltzak jan eta lo egiten du hegan egiteari utzi gabe? Nekaezina da. Hirietan bizitzea gustuko du. Iruñan maiatzetik abuztura bitarte egoten da.
- Zozo arruntari belarraren gainean saltoka ibiltzea gustatzen zaio eta ilunabarrean kantatzen du, txirula-antzeko nota apartekin.
- Txantxangorria potoloa da, eta ezaguterraza bere papar gorrixka eta laranjagatik.
- Miru gorria errazen desberdintzen den eguneko hegazti harraparia da, bere kolore laranja dela eta. 170 zentimetroko hego-zabalera du. Hiriaren gainetik hegaz dabil beste hegazti eta karraskarien bila.
- Txirriskila arrunta ezagutuko duzu hori-limoi kolorekoa delako eta zuhaitzen goiko aldean ikusi ohi ditugulako.
Habia kutxak
Takonerako lorategietan, Gaztelugibeleko parkean, Yamaguchin eta Ibai-pasealekuan habia-kutxak daude hegaztiak erakartzeko. Belatzak, apo-hontzak eta amilotx eta kaskabeltzak bezalako txori txikiak erakartzeko dira.