Monumentu Nazional deklaratua eta Espainiako Errenazimenduko arkitektura militarraren adibide onenetakotzat joa, Europako defentsa-multzo nabarmenetako bat da ere.
Eraikuntzari Feliperen garaian heldu zioten (1571ean) Giacomo Palearo “Fratin” delako ingeniari militarraren planoen arabera. Bada, gerra-teknikaren aurrerapenekin bat zetorren, garapen betean zen artilleriatik babestu behar baitziren. Horrenbestez, Anberesko zitadelaren antzeko defentsa-multzoa proiektatu zen: bost angeluetan bastioi bana zituen pentagono erregularra. Barnealdean, eraikuntza militarrek herri txiki bat biltzen zuten, plaza nagusian edo arma-plazan bat egiten zuten kaletxoen sistema erradial batek osatua. 1888an, lehenengo zabalgunea eraikitzeko premiaz bi bastioi eta ilargi-erdi bat eraitsi zituzten partzialki.
Socorro atea
1689an eraikia, inguratzen duen errabelina, Santa Isabel Kontraguardia, baino geroxeago aurkitzen da, gurdiak lautadatik (oraingo Gaztelugibela) Ziudadelara sartu aurreko kontrolgunea zena. Guardia-gorputzean, kontuan izanik gaur egun bertako hormen abiaburua eta gurpil-zoladura besterik ez direla geratzen, eskuadra batek (kabo batez eta lau soldaduz osatu ohi zena) barrura sartu nahi zuten guztiak identifikatu eta haien datuak jasotzen zituen.
Lehenengo kontrol horren ondoren, Ziudadelara iristeko bisitariek 6 zubi zeharkatu behar izaten zituzten: 3 zubi egonkor (finkoak), 2 altxagarri eta azkena, kulunkaria, hirugarren ateraino, azkeneraino, iristeko.
Parke haundi bat
Gotorlekuaren kanpoaldean, atsegina da paseoan ibiltzea hala lubanarroen aldean nola. Gaztelugibeleko parkeak 300.000m2 ditu. Ibilaldi honek aukera ematen du Errenazimentuko eraikuntza militarraz bere distira osoan gozatzeko: errabelinak, kontraguardiak, bide estaliak, zubi altxagarriak, kanoi-zuloak eta bastioiak. Bide hauetan ikus daitezke, besteak beste, astigarrak, altzifreak, pagoak, izeiak, pinuak, lizarrak, zumarrak eta zedroak. Zuhaiztian hainbat hegazti bizi dira, hala nola apo-hontz europarrak (hontz txikia) eta noktulo ertainak edo saguzaharrak –parkean habia-kutxak dituzte–.
Informazio gehiago jasotzeko sakatu esteka hau.
Informazio praktikoa
Helbidea: Armada etorbidea, 1
Telefonoa: 948 420 975
E-mail: ciudadela@pamplona.es
Ibilbidea:
Iruña Harresiak dira
Iruña Berdea da
Iruña Bidea da
Astelehenetik ostiralera 7:30etik 21:30era
Larunbatak 8:00etik 21:30era
Igande eta jaiegunak: 9:00etik 21:30era
San Ferminak: uztailak 4tik 21ra itxita.