Quercus robur - Haritz kanduduna
Zuhaitz hostogalkorra, tamaina handikoa, 40 metroraino heldu daiteke, adaburu zabal eta erregularra du. Ezkurrak udazkenean eta negu hasieran ontzen dira.
Zuhaitz hau indarraren ikurtzat hartzen da.
“JOSHEMIGELERICO” ERREGE EUROPARRA
Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko.
Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Errege europarrak errege-makila eta ezpata ditu. Gaitero eta danbor-jotzaileekin batera doa. Hiru eramaile ditu.