Takonerako Lorategiak

Informazio praktikoa

Helbidea: Takonera kalea, 6, 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira
     Iruña Berdea da
     Iruña Bidea da

Esku-horria: Iruña berdea da

HaurrakArakatzailaren koadernoa

 

Inguruan, Antoniutti parkean, Skate Park bisita ezazu.

Takonerako lorategiak, Iruñeko zaharrenak, hiriko erdialdean dauden frantziar estiloko lore-baratzeak dira. 1830ean diseinatu zituzten, eta oraindik ere badute kutsu erromantikoa. 

Harresi-barrutia eraiki zenean, bertan paratu zen Takonerako bastioia, gerora bat eginen zuena XIX. mendeko lorategiarekin. Bertako zuhaitzen artean, nabarmentzekoak dira pago lirainak, magnolia hostotsuak eta gingko biloba bat. Paseoan barna topatzen ditugu ereinotzak, gorostiak eta 40 metroko sekuoia bat.

 Zuhaitzik deigarrienetako bat Japoniar sofora da, vienar kafetegi politean dagoena, antzina bizikletak alokatzeko kioskoa izandakoan, alegia.

Ibiltarien arreta erakarriko du, zalantzarik gabe, bastioi zaharreko lubanarroetan dagoen atari zabaleko zoo txikiak. Gune horretan elkarrekin bizi dira ahateak, beltxargak, oreinak, paumak eta untxiak.

Lorategia atari zabaleko museo txikia ere bada, goiko aldetik gailen agertzen diren zenbait eskultura baititu. Erdiko bidean Julián Gayarreren monumentua dago, Fructuoso Ordunak egina (1950). Alboko pasabideetako batean Hilarión Eslava konpositore burlatarraren omenezko bustoa dago. Vienar kafetik hurbil, Ongintzaren monumentua dago, “Mari Blanca” izenez ezaguna. Takonerako lorategien ondoan Antoniutti parkea dago, irristaketan aritzeko gunea, bertan baitaude abiadura-pista bat eta skate park bat.

 

IBILBIDEA PARKE ETA LORATEGIETAN BARNA

Ibilbidea Media Luna parkean abiatzen da, Taconerako lorategietan, Ziudadelan eta Gaztelugibelen barna jarraitzen du, eta Yamaguchi parkean eta Galaxiaren lorategian amaitzen da. Taconerako lorategietan honako zuhaitz hauek aurkituko dituzu:   

7. seinalea. Taxus baccata - Hagina, espiralean 
Zuhaitz hau historikoki erreferentzia bat izan da Taconerako parkean espiralean duen inausketa dela-eta. Haginak toki freskoak eta ospelak gustuko ditu. Agian, horregatik bizi daiteke mila urte baino gehiago.

8. seinalea. Fraxinus excelsior - Lizarra, ""bizirik dirauena"
Parkeko zuhaitzik zaharrenaren ondoan zaude. Zuhaitz hau jaio zenean, zumar bikainek parkearen zati handi bat hartzen zuten, baina, zoritxarrez, 80ko hamarkadan hil ziren onddo baten ondorioz. Zuhaitz honi begira irudika dezakezu toki honetako zuhaitzek iraganean zuten edertasuna.

9. Seinalea. Styphnolobium japonicum - Japoniar sofora pendula 

Forma bihurri eta apetatsuak kutsu magiko eta iradokitzailea ematen diote. Zuhaitz zahar honek duen egitura zaharrari eusteko, bastoi moduko euskarriak behar ditu. Arretaz begiratuz gero, tokiko faunaren babesleku diren hutsuneak topatuko dituzu.

10 seinalea. Loreen erdiko bidea 

Lore-parterredunek, kolore eta testura-sorta guztiak baliatuta, liluratu eginen zaituzte. Urtaro bakoitzean sinfonia bisual eta koloretsuak ikusteko aukera izanen dugu: udaberrian, biolak, udaberri-loreak, idi-bihotzak eta hiazintoak; udan, begoniak, tageteak, daliak eta salbia usaintsuak.

11. Seinalea: ERRALDOI BERDEAK. Sequoiadendron giganteum - Secuoia erraldoia eta ""Toko-Toko"", errege amerikarra

Garaiera handiko zuhaitza, 50 eta 80 metro arteko altuera hartzen du; itxura konikoa du eta ezkata-formako hostotza, oso dentsoa eta erregularra. Landare-erreinukoen artean bolumen gehien dutenak dira, ale bakoitzak 1500 metro kubiko egur izan ditzakeelarik.

12. seinalea: ERRALDOI BERDEAK. Sequoia sempervirens – Secuoya sempervirens eta ""Braulia"", erregina amerikarra

Munduko zuhaitzik garaienetako bat da, izan ere, futbol-zelai baten luzerakoa bezain  garaia izan daiteke. Gainera, 3.000 urte bitarte bizi daiteke! 
 

Hiriaren gainetik hegaz dabiltzan hegaztiak

  • Belatz gorria txolarreen eta bestelako txori txikien arerio nagusia dela? Aipagarria da duen gaitasuna balkoi eta leihoetako kaioletan eskura dauden hegaztiak harrapatu eta han bertan jateko. 
  • Maiatzean edo ekainean, ohikoa da gauaren hasieran zuhaitzez betetako parke eta etorbideetan soinu zorrotz eta jarraitu ba entzutea, segundo gutxiren buruan errepikatzen dena. “Apo-hontz europar” harrapari gautar txikiaren deia da. Norbait hurbiltzen denean, isildu eta geldirik egoten da. 
  • Sorbeltzak jan eta lo egiten du hegan egiteari utzi gabe? Nekaezina da. Hirietan bizitzea gustuko du. Iruñan maiatzetik abuztura bitarte egoten da.
  • Zozo arruntari belarraren gainean saltoka ibiltzea gustatzen zaio eta ilunabarrean kantatzen du, txirula-antzeko nota apartekin. 
  • Txantxangorria potoloa da, eta ezaguterraza bere papar gorrixka eta laranjagatik.
  • Miru gorria errazen desberdintzen den eguneko hegazti harraparia da, bere kolore laranja dela eta. 170 zentimetroko hego-zabalera du. Hiriaren gainetik hegaz dabil beste hegazti eta karraskarien bila.
  • Txirriskila arrunta ezagutuko duzu hori-limoi kolorekoa delako eta zuhaitzen goiko aldean ikusi ohi ditugulako.

 

HABIA KUTXAK

Takonerako lorategietan, Gaztelugibeleko parkean, Yamaguchin eta Ibai-pasealekuan habia-kutxak daude hegaztiak erakartzeko. Belatzak, apo-hontzak eta amilotx eta kaskabeltzak bezalako txori txikiak erakartzeko dira.