Media Luna parkea

Informazio Praktikoa

Helbidea: Media Luna kalea

Ibilbidea:
    Iruña Harresiak dira
    Iruña Berdea da
    Iruña Bidea da

Eskuorria: Iruña berdea da

HaurrakArakatzailearen koadernoa

Media Luna parkea hirira iparraldetik sartzeko bide den Nafarroa Behereko etorbidearen ondoan dago. Media Lunako begiratokitik hiriaren eta Arga ibaia osatzen duten meandroen ikuspegi orokor zoragarriaz gozatzen dugu. Hain zuzen, Arga ibaiaren ertzeetan tokiko aisialdi-gune nagusienetako bat dago, ibai-parkea. Zalantzarik gabe, deigarri izanen zaigu Elizbarrutiko Apaizgaitegia eta haren fatxada, beirazko gurutze handi bat duena, Victor Eusak, Media Luna parkea egin zuen egile berak, diseinatua.

Antzina larrainak eta nekazariak zeuden tokian gaur egun parke polit bat dugu, ilbehera itxura duena, lotura naturala Alde Zaharraren eta Bigarren Zabalgunearen artean. Antso III.a Handia erregearen estatuak egiten digu ongietorria, eta aipagarriak dira zuhaitz handien arteko pasealekuak, erdiko urmaela –arkuekin laukiztatua– eta kafetegia. Parkeak dituen zuhaitz-espezieen artean nabarmentzen dira sekuoia erraldoiak, Indi gaztainondo arruntak, Atlasko zedroak eta Himalayakoak, sofora negartiak, astigarrak eta izeiak. Kafetegitik hurbil dago Pablo Sarasateren monumentua, Eduardo Carreterok egina 1959an. Eta bukatzeko, San Bartolome Gotorlekuak, XVIII. mendeaz geroztik hiriaren ekialdeko defentsa-gune garrantzitsuak, agur esaten digu.

Takonerako lorategietara bidean, Ingurabideko pasealekua hartuko dugu iparralderantz. Lizar eta astigarren babesean, Redingo behatokira iritsiko gara, zeina talaia ezin hobea baita defentsa-sistema errenazentista bat ulertzeko. Halaber, agur egiten digute Arantzadiko parkeko zuhaiztiek, erromatarren garaiko San Pedro zubiak eta, nola ez, Ezkaba mendiak eta, bertan, Ezkabako gotorlekuak.

Erronda-bidetik mendebalderantz jarraituz, Portale Berriko behatokira iritsiko gara, eta bertatik Argaren inguruan dagoen biodibertsitatea ikusten ahalko dugu: zumarrak, makalak, sahatsak, lizarrak eta astigarrak, baita zuhaizti hauetan egon ohi diren hainbat hegazti-espezie ere. Arga ibaiko uretan espezie babestuak bizi dira, hala nola bisoi europarrak eta igaraba arruntak. Plazaolaren zubi zaharra –Plazaola izena zuen Iruña Donostiarekin lotzen zuen trena– eta haren ibilbidea bide berdeak bihurtu dira, eta bertatik pasatzen da EuroVelo 1 ibilbidea, Europa zeharkatzen duten 15 bizikleta-bideetako bat, kasu honetan, Portugalgo Algarbe eskualdea eta Norvegia lotzen dituena. Azkenik, iritsi gara Takonerako lorategietara.


 

IBILBIDEA PARKE ETA LORATEGIETAN BARNA

Ibilbidea Media Luna parkean abiatzen da, Taconerako lorategietan, Ziudadelan eta Gaztelugibelen barna jarraitzen du, eta Yamaguchi parkean eta Galaxiaren lorategian amaitzen da. Media Luna parkean honako zuhaitz hauek aurkituko dituzu:


1. Seinalea: Celtis Australis - Almeza
Mediterraneoko zuhaitz hauen adaburuek lorategi fresko eta hostotsuak osatzen dituzte. Horien fruituak jaki zaporetsuak dira hegaztientzat. Kutsadura atmosferikoari aurre egiteko aproposak dira eta 600 urte arte bizi daitezke.

2. seinalea: ERRALDOI BERDEAK. Cedrus deodara - Himalaiako zedroa eta Selim-Pia “El Calzao” errege afrikarra.
Tamaina handiko zuhaitza, 30 metroko altuera erraz har dezake. Adar nagusiek beherantz jotzen dute eta  zuhaitzari negarti itxura ematen diote. Usain atsegineko egurra du. Zenbait kulturatan handitasunaren eta hilezkortasunaren ikur dira.

3. seinalea. Trachycarpus fortunei - Palmondoa
Zuhaitz hau parkearen lehenbiziko urteetatik dago hemen, itzala urriagoa zen garaietatik. Gaur egun, argi-izpiak lortzeko lehian dabil handiagoak diren espezieekin, almezekin edo astigarrekin, esaterako.  Txinan du jatorria, enbor zuzen eta lodia du, hosto zaharren peziolo-hondarrez erabat estalita.

4. seinalea. ERRALDOI BERDEAK. Cedrus atlantica – Atlaseko zedroa eta “Larancha-La”, erregina afrikarra
Larancha-La gure erregina afrikarrak bezala, beste erraldoi honek ere Afrikako iparraldean du jatorria. Zedroak 14 solairuko eraikin baten garaiera har dezake.  Egizu proba, ea usaintzen duzun zurgintzan, ebanisterian eta eraikuntzan erabiltzen den zuhaitz honen egurraren lurrina.

5. seinalea. Sequoiadendron giganteum - Secuoia erraldoia
Garaiera handiko zuhaitza, 50 eta 80 metro arteko altuera hartzen du; itxura konikoa du eta ezkata-formako hostotza, oso dentsoa eta erregularra. Landare-erreinukoen artean bolumen gehien dutenak dira, ale bakoitzak 1500 metro kubiko egur izan ditzakeelarik

6. seinalea. Platanaceae - Bananondoen pasealekua
Zenbatetan babestu zara bananondo baten itzalean? Zuhaitz hauek pasealeku zoragarriak 
osatzen dituzte.

 

HIRIAREN GAINETIK HEGAZ DABILTZAN HEGAZTIAK

  • "Belatz gorria" txolarreen eta bestelako txori txikien arerio nagusia dela? Aipagarria da duen gaitasuna balkoi eta leihoetako kaioletan eskura dauden hegaztiak harrapatu eta han bertan jateko. 
  • Maiatzean edo ekainean, ohikoa da gauaren hasieran zuhaitzez betetako parke eta etorbideetan soinu zorrotz eta jarraitu ba entzutea, segundo gutxiren buruan errepikatzen dena. “Apo-hontz europar” harrapari gautar txikiaren deia da. Norbait hurbiltzen denean, isildu eta geldirik egoten da. 
  • Sorbeltzak” jan eta lo egiten du hegan egiteari utzi gabe? Nekaezina da. Hirietan bizitzea gustuko du. Iruñean maiatzetik abuztura bitarte egoten da.
  • Zozo arruntari” belarraren gainean saltoka ibiltzea gustatzen zaio eta ilunabarrean kantatzen du, txirula-antzeko nota
    apartekin.
  • Txantxangorria” potoloa da, eta ezaguterraza bere papar gorrixka eta laranjagatik.
  • Miru gorria errazen desberdintzen den eguneko hegazti harraparia da, bere kolore laranja dela eta. 170 zentimetroko hego-zabalera du. Hiriaren gainetik hegaz dabil beste hegazti eta karraskarien bila..
  • Txirriskila arrunta” ezagutuko duzu hori-limoi kolorekoa delako eta zuhaitzen goiko aldean ikusi ohi ditugulako.