INFORMAZIO PRAKTIKOA
Helbidea: Barañaingo etorbidea, 23, 31008 Pamplona - Iruñav. de Barañáin, 23, 31008 Pamplona - Iruña
Ibilbidea: Iruña Berdea da
Eskuorria: Iruña Berdea da
Haurrak: Arakatzailearen koadernoa
Gaztelugibeleko parketik oinez hamar minutu eskasera, Pio XII.a etorbidean edo Baiona etorbidean behera, hiriko parkerik berezienetako bat dugu. Yamaguchi parkea 1997an bi paisajista Japoniarrek diseinatu zuten eta Iruña eta parkeari izena ematen dion hiriaren arteko senidetzearen sinbolo izan nahi du; izan ere, Yamaguchi hiria San Frantzisko Xabier nafartarrak ebanjelizatu zuen.
Lorategi japoniar tipiko honek lau urtaroei omenaldia egiten die, 400 zuhaitz eta 600 landare baino gehiago ditu: gereziondo japoniarrak, gingko bilobak, astigarrak, haritzak, sekuoiak eta gorostiak.
Parke honetan Iruñeko Planetarioa dago, 1993an inauguratua, eta zientzia eta astronomiaren zabalkundearen xedea. Bertako proiekzio-kupulak 20 metroko diametroa du, eta munduko handienetako bat da. Udalarekin elkarlanean, 2017an, Planetarioak Galaxiako Lorategia eraikitzea sustatu zuen. Europan bakarra da, eta Esne Bidea eskalan irudikatzen du. Lorategia osatzen dituen 500 zuhaixka baino gehiagok Esne Bideak dituen milioika izarrak, nebulosak, gas-hodeiak eta –ustez– erdian dagoen zulo beltz supermasiboa irudikatzen dituzte. Azken horrek 30 metroko diametroa du, 100.000 argi-urteren baliokidea. Eguzki-sistema aise sartuko zen bere edozein hosto txikitan!
Hainbat mendetan zehar, Esne Bideak erromesak Santiago de Compostelarantz -Campus Stellae gidatu ditu-; alabaina, orain Donejakue Bideak –Galaxiako Lorategia bisitatu ondoren– ibilaldiarekin jarrai dezagun Iruñeko unibertsitateetako campusetara bidean gonbidatuko gaitu.
Hegoalderantz hiriaren hedapenak hirigunea eta Elortz eta Sadar ibaien ertzeetan egindako parke nahiz lorategi zabalen uztarpena konbinatzen jakin izan ditu. Gainera, toki honetan hiriko bi unibertsitateetako campusak daude, non hirira irekitako lorategiak eta arte espazioak uztartzen dira.
Nafarroako Unibertsitateko campusa 1952an eraiki zen, campus anglosaxoien ereduari jarraikuz. Lorategi guneetan 4.000 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago daude, hainbat espezietakoak, hala nola magnoliak, sekuoiak, astigarrak, ginkgo bilobak, zedroak eta makal italiarrak. Campuseko eraikinen artean, Eraikin Nagusia aipagarria da, guztietatik zaharrena eta Errektoretzaren egoitza. Eraiki den azken eraikina Nafarroako Unibertsitateko Museoa izan da, eta bertan Oteiza, Kandinsky, Picasso, Tapiès eta Rothkoren obrak ikusgai daude.
Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitekto nafarrak Unibertsitate Publikoaren Campusa diseinatu zuen, funtzionaltasuna eta berdeguneak aipagarri dituena. Erdiko bideak Sarasate pasealekuaren neurriak ditu, eta bertan Liburutegiaren eraikina deigarria da, estetika abangoardistakoa eta 20 metroko diametroa duen ganga izugarri batez estalia. Campusean bost kontinenteetako 89 zuhaitz-espezie baino gehiago ikus ditzakegu, hala nola akaziak, magnoliak, palmerak eta Atlaseko zedroak.
PARKE ETA LORATEGIETAN BARNA IBILBIDEA
Ibilbidea Media Luna parkean abiatzen da, Takonerako lorategietan, Ziudadelan eta Gaztelugibelen barna jarraitzen du, eta Yamaguchi parkean eta Galaxiaren lorategian amaitzen da. Yamaguchin bereziki honako elementu natural hauek deigarriak dira:
19. seinalea. Aintzira
Lorategi japoniarraren kulturan, aintzirak bizitzaren helduaroko gelditasuna irudikatzen du. Ur lasaiek pagoda, zubi eta landarediarentzako ispiluarena egiten dute. Hegaztiek ur-lamina hau babestoki eta jateko leku dute.
20. seinalea. Prunus serrulata - Gereziondo japoniarra
Lorezaintza japoniarraren protagonista nagusia gereziondoa da. Barietate hau bere loraldi luzeagatik aipagarria da. Hain zuzen, bitxia bada ere, udazkenean hasten da eta udaberrian amaitu modu jorian.
21. seinalea. Taxodium distichum - Zingiretako altzifrea
Estatu Batuetako hego-ekialdean du jatorria, eta putzuz betetako guneetan hazten da. Aireko sustraiak lurretik ateratzen dira airearen bila. Konifera bat da; bitxia bada ere, hosto erorkorrekoa, eta udazkenean kolore ikusgarriak eskaintzen ditu.
22. seinalea. ZUHAITZ ERRALDOIAK Ginkgo biloba – Ginkgoa eta “Sidi Abd el Mohame”, errege asiarra
Historiaurreko zuhaitza, fosil biziduna dugu, egiazki. Hostoek abaniko itxura dute, eta antzina billete edo truke-txanpon gisa erabili izan ziren. Haren edertasunagatik eta kutsadurarekiko erresistentziagatik preziatzen da.
Hala Esther Ab Arata nola sahats negartiak kontinente asiarrean dute jatorria. Txinako iparraldeko zuhaitz eder hau ongi egokitzen da edozein gune hezetan. Bere itxura negartia oso estimatua da uraren inguruan lorategi xarmagarriak sortze aldera.
24. seinalea. Sequoiadendron giganteum - Secuoia erraldoia
Garaiera handiko zuhaitza, 50 eta 80 metro arteko altuera hartzen du; itxura konikoa du eta ezkata-formako hostotza, oso dentsoa eta erregularra. Landare-erreinukoen artean bolumen gehien dutenak dira, ale bakoitzak 1500 metro kubiko egur izan ditzakeelarik.
25. seinalea. Liriodendron tulipifera - Idi-bihotz arbola.
Tamaina handiko zuhaitza, 35 metroko garaiera izan dezake, maiatzean loratzen da. Haren lore handi eta dirdiratsuak idi-bihotzen antzekoak dira. Haren hostoetan deigarriena forma berdingabea da, izan ere, lau lobulu dituzte eta hosto-puntak moztuak. Udazkenean berde izatetik urre kolorea hartzera pasatzen dira. Oso erakargarria da erleentzat.
HIRIAREN GAINETIK HEGAN EGITEN DUTEN HEGAZTIAK
- "Belatz gorria" txolarreen eta bestelako txori txikien arerio nagusia dela? Aipagarria da duen gaitasuna balkoi eta leihoetako kaioletan eskura dauden hegaztiak harrapatu eta han bertan jateko.
- Maiatzean edo ekainean, ohikoa da gauaren hasieran zuhaitzez betetako parke eta etorbideetan soinu zorrotz eta jarraitu ba entzutea, segundo gutxiren buruan errepikatzen dena. “Apo-hontz europar” harrapari gautar txikiaren deia da. Norbait hurbiltzen denean, isildu eta geldirik egoten da.
- “Sorbeltzak” jan eta lo egiten du hegan egiteari utzi gabe? Nekaezina da. Hirietan bizitzea gustuko du. Iruñan maiatzetik abuztura bitarte egoten da.
- “Zozo arruntari” belarraren gainean saltoka ibiltzea gustatzen zaio eta ilunabarrean kantatzen du, txirula-antzeko nota apartekin.
- “Txantxangorria” potoloa da, eta ezaguterraza bere papar gorrixka eta laranjagatik.
- “Txirriskila arrunta” ezagutuko duzu hori-limoi kolorekoa delako eta zuhaitzen goiko aldean ikusi ohi ditugulako.
HABIA-KUTXAK
Takonerako lorategietan, Gaztelugibeleko parkean, Yamaguchin eta Ibai-pasealekuan habia-kutxak daude hegaztiak erakartzeko. Belatzak, apo-hontzak eta amilotx eta kaskabeltzak bezalako txori txikiak erakartzeko dira.