Picea abies - Izei Gorria
Hala Joshepamundak nola izei gorriak jatorri europarra dute. Iruñeko erraldoiak bezala, zuhaitz honek aipagarri du bere bizitza luzea, izan ere, munduko zuhaitz zaharrena izei gorri bat da, eta 9.550 urte ditu!
Bere egurrarekin fabrikatu ziren Stradivarius biolin famatuak.
“JOSHEPAMUNDA” ERREGINa EUROPARRA
Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko.
Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Erregina europarrak abaniko itxi bat darama eskuan. Gaitero eta danbor-jotzaileekin batera doa. Hiru eramaile ditu.