Zenbait bidek lotzen dute Iruña trenez Espainiako beste zenbait hirirekin. Madrildik etorriz gero, bidaiak hiru ordu inguru irauten du. Bartzelonatik, lau ordutik bederatzi ordura bitarte iraun dezake bidaiak, zer tren-mota erabiltzen den. Argibide gehiago behar izanez gero, tren-bidaiei eta erreserbei buruz, kontsulta egin hemen.
Iruñeko tren-geltokia Sanduzelai auzoan dago, hiriaren ipar-mendebaldean. Oinez, ordu erdi inguruko bidea dago geltokitik Alde Zaharrera, baina hiri-autobus bat hartzeko aukera dago. 9. lineak eta A linea bereziak lotzen dute tren-geltokia hiriko erdialdearekin. A linea bereziak tren-geltoki, autobus-geltoki eta aireportuaren arteko lotura egiten du. 7. lineak ospitaleen aldearekin lotzen du tren-geltokia.
Halaber, taxi bat har daiteke geltokiaren kanpoaldean. Informazio gehiago, hemen.
Geltokiak honako zerbitzu hauek ematen ditu: taberna-kafetegia, komunak, liburudenda-paperdenda eta maletategi-gurdiak. Halaber, geltokiak irisgarritasuna bermatzen die mugikortasun urriko pertsonei.
Sanferminetan Renfek zerbitzu gehiago ematen dituela azpimarratzekoa da. Nolanahi ere, hobe duzue txartela aurrez erreserbatzea, sanferminetan eskaria handia delako, eta baliteke tren batzuetan txartelak agortzea.