Bizikleta elektrikoak alokatzea

Erabili Iruñeko bizikleta elektrikoak alokatzeko sistema, sustatu mugikortasun jasangarria eta zaindu zure osasuna eta ingurumena

Erabilera-baldintzak

Alquiler de bicis

 

Nork erabil ditzake? 

Sisteman izena eman duen 16 urtetik gorako edonork

* 18 urtetik beherakoa bazara, zure legezko arduradunak sinatutako baimen hau deskargatu eta aurkeztu beharko duzu

  • gure bulegoan (Galizia etorbidea 1, beheko solairua - 31003 Iruña), 09:00etatik 14:00etara
  • helbide elektroniko honen bitartez: support@rideonpamplona.com
     

Zer egin behar duzu bizikleta elektriko bat hartzeko? 

Horiek erabiltzeko kontu bat sortu behar duzu. Egin dezakezu

Hautatu beharko duzu noizbehinkako erabiltzaile izan ala harpidedun tarifa bat ordaindu nahi duzun (bi aukera dituzu: hilekoa edo urtekoa).
 

Noiz erabiltzen ahal dira alokairuzko bizikletak? 

Egunean 24 orduz eta astean 7 egunez erabiltzen ahal dira. 

Salbuespenak: 

  • Sanferminak
  • Eguraldia oso txarra den egunetan (erregistratutako erabiltzaileei abisatuko zaie) 

Tarifak

Ordainketak diru-txartel birtualaren bidez (kosturik gabea) edo txartel fisikoaren bidez egiten dira. Txartel horren jaulkipen-prezioa 1 €-koa da noizbehinkako erabiltzaileendako eta kosturik gabea harpidedunendako (hilekoak edo urtekoak). 

 

Hileko harpidetza (15 €/hilean + bidaiak) 

Berritze automatikoa hilero

  • Gutxieneko saldoa diru-txartelean bidaia bati hasiera emateko: 0,50 €
  • Desblokeatzeko tarifa: 0,30 €
  • 0-20 minutu: 0 €
  • 21-30 minutu: 0,025 € minutuko
  • 31-60 minutu: 0,03 € minutuko
  • Minutu gehigarri bakoitza: 0,08 € minutuko

Hileko harpidetza (35 €/urtean + bidaiak) 

Berritze automatikoa urtero

  • Gutxieneko saldoa diru-txartelean bidaia bati hasiera emateko: 0,50 €
  • Desblokeatzeko tarifa: 0,30 €
  • 0-20 minutu: 0 €
  • 21-30 minutu: 0,025 € minutuko
  • 31-60 minutu: 0,03 € minutuko
  • Minutu gehigarri bakoitza: 0,08 € minutuko
     

Erabili eta Ordaindu (0 € sartzeko + bidaiak)

Txartel fisikoaren prezioa: 1 € 

  • Gutxieneko saldoa diru-txartelean bidaia bati hasiera emateko: 0,70 €
  • Desblokeatzeko tarifa: 1,10 €
  • 0-20 minutu: 0 €
  • 21-30 minutu: 0,04 € minutuko
  • 31-60 minutu: 0,06 € minutuko
  • Minutu gehigarri bakoitza: 0,10 € minutuko
     

Geltokiak

AZPILAGAÑA
•    Altzania Errekaren k. (Manuel Turrillas plaza)


BUZTINTXURI
•    Osasun-zentroa. Gipuzkoako etorb. 13
•    Gipuzkoako etorb. 34
•    Santos A. Ochándategui kalea 50 – Ventura Rodríguez kalea 50


ALDE ZAHARRA
•    Compañía plaza
•    San Frantzisko plaza. Ansoleaga k. 26
•    Aduanako zokoa. Kale Berria (Aduanako zokoko aparkalekuaren aurrean)


ZABALGUNEA
•    Zabalguneko Osasun Zentroa. Agoitz k. 37 (Zabalguneko Osasun Etxea)
•    Zezen-plaza. Amaia k. 1
•    Zangoza k. 23
•    Karlos III.aren etorb. 18
•    Erriberri k. 32
•    Gayarre Antzokia. Karlos III.aren etorb. 5
•    Karlos III.a – Gorriti. Karlos III.aren etorb. 59
•    Tutera k. 1
•    Gurutzeko plaza. San Fermin k.
•    Agoitz k. 24

ERRIPAGAÑA
•    Londres k. 12
 

ERMITAGAÑA
•    Ermitagaña k. 3 – Nafarroa etorb.
•    Jaso Ikastola Ermitagañako k. 31
•    Ospitalegunea Irunlarrea k. (CHNko Espezialitateak)
•    Yamaguchi plaza 1


ETXABAKOITZ
•    Remiro de Goñi k. 42
•    El Sotoko Andre Maria k., 2 – 4


ITURRAMA
•    Iturrama k. 14
•    Ezkirotz k. 2 – Antso Azkarraren etorb.
•    Pio XII.aren etorb. 45 (Larraona ikastetxea)
•    Nafarroako Unibertsitatea. Kazetaritzako eraikinaren zabalgunea
•    Fuente del Hierro k. 17 (Iturrama kaleko bidegurutzea) 
•    Nafarroako Unibertsitatea. Eraikin Nagusiko aparkalekua. Ismael Sánchez Bella eraikineko aparkalekua


LEZKAIRU 
•    María Lacunza k. 9
•    Katalunia k. 20
•    Mutiloagoiti k. – José Manuel Baena k.
•     María Lacunza k. 32


MENDEBALDEA
•    Benjamín Tuterakoaren k. 2


MENDILLORRI
•    Mendillorriko Civivoxa. Sarriguren Kontzejuaren k. 2
•     Sagaseta Kontzejuaren k. 16
•    Ardatz Kontzejuaren k. – Etxalatz Jaurerriaren k.
•    San Gilen k. 1
 

MILAGROSA-ARROSADIA
•    Blas de Laserna k. 56 bis
•    NUP. Katalunia k. (Aparkalekua) 


ARROTXAPEA
•    Marcelo Celayeta etorb. 64 (Liburutegia)
•    Anelier pasealekua. Otsagabia k. 20
•    Joaquín Beunza k. 43
•    Kaputxinoak. Marcelo Celayeta etorbidea, 131  


SANDUZELAI
•    Renfe. Kaiko k. 6
•    Sanduzelaiko Osasun Etxea Sanduzelai k. 19
•    Ortiz de Landazuri Doktorearen plaza


DONIBANE
•    Pio XII.a – Antso Azkarra. Pio XII.aren etorb. 13
•    La Olivako Monasterioaren k. 35 
•    Antoniutti parkea
•    Baiona etorb. Irurita Apezpikuaren plaza 1
•    Justizia. Erreginaren aldapa kalea. 9


TXANTREA
•    Liburutegia. Atarrabiako etorb. 40
•    Cascante k. 4
•    Nabaskoze Almiradioaren plaza. Kanalea k. 25 
•    Orvina III. Miravalles k. 8 – Fermín Daoiz k.

 

RIDE ON BULEGOA

Arreta hemen emanen dizuegu: Erriberri Kalea, 12 - 31002 Iruña

Hau da aurrez aurreko bulego-ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara  

Ez izan zalantzarik bisitan etortzeko, pozik hartuko zaitugu!