Iruñeko erdialdean badira ordainpeko aparkaleku batzuk, 24 orduz zainduta eta irekita. Turistendako interesgune nagusietatik oso hurbil daude aparkaleku horiek; zerbitzu osagarri batzuk dituzte, komunak, esaterako; eta irisgarritasuna bermatzen zaie mugikortasun urriko pertsonei.

Gazteluko plazan, hiriaren bihotzean, lurrazpiko aparkaleku handia dago, 452 tokiz hornitua, ibilgailuak txandaka aparkatzeko. Oso hurbil, merkataritza-bide nagusian, Karlos III.aren etorbideko aparkalekua dago non 290 autotarako lekua baitago. Era berean, erdigunetik oso hurbil, Zezen-plazako aparkalekua dago, txandakako 440 lekuz hornitua; eta Aduanako zokokoa, txandakako 118 autotarako lekuaz.

Erdialdeko eremutik pixka bat urrunago, Nafarroako Justizia Jauregiaren ondoan, Auzitegiko aparkalekua dago, non txandakako 244 autotarako lekua baitago. Halaber, Nafarroako Ospitaleguneko aparkalekuan aparka daiteke; 1.290 ibilgailutarako tokia dago bertan.

Bestalde, bada mugikorretarako aplikazio bat, Parkplona izenekoa, eta bertan eskuragarri dago informazioa hiriko aparkalekuetan dauden toki libreei buruz, desgaituei zuzendutako aparkatze-tokiei buruz eta motorrak zein bizikletak aparkatzeko tokiei buruz. Aplikazio horrek aukera ematen du alta hartzeko Iruñeko Udalak abiatutako SMS bidezko jakinarazpen-zerbitzuetan, edo kontsultak egiteko zirkulazioan eragin dezaketen gorabeheren gainean, eta informazioa ematen du bizikletak alokatzeko Biziz zerbitzuari buruz eta ibilgailu elektrikoei buruz. Aplikazioa Apple et Androiderako deskargatu daiteke, eta erabilgarri dago, baita ere, wap bidez, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.