Iruña Nafarroako Foru Komunitatearen erdian dago, Espainiako iparraldean, eta oso hurbil Frantziako mugatik. Erraza da hainbat tokitatik Iruñera errepidez iristea.

Ordubete inguru kostatzen da bertara iristea zenbait hiri hurbiletatik, hala nola Donostia, Gasteiz edo Logroñotik. Lehendabiziko bietatik, ordainpekoa den AP-15 autopistan barna iristen da Iruñera, eta hirugarrenetik doaneko A-12 autobidean zehar.

Bi ordu baino gutxiagora daude Bilbo, nondik AP-15ean barna etor daitekeen, eta Zaragoza, AP-68 eta AP-15 autopistetan barna Iruñearekin lotua.

Madrildik Iruñera autoz etortzeko lau ordu pasatxo behar dira. Bide batzuk badaude ere, hauxe da erabiliena: A-2 autobian barna, Medinaceliraino; gero, N-111 errepidetik Soriaraino, eta jarraian N-122 hartu Tuteraraino. Tuteran AP-15 autopista har daiteke, nafar hiribururaino.

Bartzelonatik, AP-2 autopista da aukera erabiliena. Zaragozan AP-2 utzi eta AP-68 hartu behar da, eta gero AP-15, Iruñeraino.

Frantziatik datozen bisitariak Irunen barna sartu ohi dira Nafarroako Foru Komunitatera; bertatik N-121-A errepidea hartu behar da, Iruñeraino, ordubete bano gehixeagoko bidaia egiteko