Iruñean barna mugitzeko beste aukera bat dago: taxia. Gure hiriak taxi-flota modernoa eta profesionala dauka, eta zerbitzua ematen du eguneko 24 orduetan zehar. Taxi guztiek dute taximetroa, zerbitzuaren prezioaren berri emateko, tarifarekin eta ibilbidearekin bat. Badira geraleku ofizial batzuk taxiak hartzeko, eta horietako bi oso hurbil daude Alde Zaharretik. Zehatz-mehatz Navas de Tolosa kalean (Tres Reyes hotelaren ondoan) eta Ahumada Dukearen kalean (Gayarre antzokiaren atzealdean) daude.
Hiru aukera daude taxi bat eskatzeko. Lehenengo eta behin, dauden geralekuetako batean zuzenean har daitezke. Beste aukera bat da telefonoz deitzea, zenbaki hauetara: 948 232 300 edo 948 351 335. Eta hirugarren aukera da taxia bide publikoan geratzea, hura libre badago eta, hortaz, gidariak badarama goiko aldeko argi berdea piztuta. Geratzeko, nahikoa da besoa altxatzearekin.
Taxi-zerbitzuari eta geralekuen kokalekuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu hemen.