Iruñera autoz etortzen bazara, garrantzitsua da lur azaleko aparkatze-sistema arautuari dagozkion arauak aintzat hartzea. Iruñean apartzeko eremu ezberdinak daude, kolore ezberdinez zedarrituak. Horrela, zuriz margotutako aparkatze-tokiak libreak dira, eta kolore ezberdinez margotuak, aldiz, araututa daude.



Eremu urdina

Bertan, aparkatze mugatuko orduetan, sektoreko bizilagun-txartela agerian duten ibilgailuak aparka daitezke, denbora-mugarik gabe, eta aparkatzeko tiketa dutenak ere, zenbat denboratarako ordaindu eta denbora horretan.



Eremu gorria

Hemen aparkatzeko ezarrita dauden orduetan, aparkatzeko tiketa agerian duten ibilgailuak bakarrik aparka daitezke. Eremu horietan ezin dira bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparkatu dagokien tiketa atera gabe. Araututako ordutegietatik at, gune horietan bizilagunek baino ezin izanen dute aparkatu. Ordutegi-salbuespenak: Geltokiko plaza (ordainpeko aparkalekua 24 orduz) eta Hezkuntza Departamentuaren pareko aparkalekua (1. sektorea, ordutegi berezia).  

 

Eremu laranja

Aparkaldi mugatuko orduetan, sektoreko bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparka daitezke sektorean denbora-mugarik gabe, bai eta gehienez egun bateko tiketa atera dutenek ere. 

 

Eremu berdea

Bizilagunendako soilik.