Iruñean, autobus-geltoki modernoa dago, 2007. urtean inauguratua. Bertatik irten eta bertara iristen dira linea guztiak. Terminala erdiguneko Yanguas y Miranda erdiko kalean dago, Gaztelugibeleko parkearen eta Ziudadelaren ondoan, eta lur azpian dago. Barruan, taberna-kafetegi bat dago, bai eta zenbait zerbitzu, opari- eta goxoki-denda, eta gimnasio bat ere.

Halaber, kontsigna-zerbitzua dauka, 6:30etik 23:00etara dago automatikoki erabilgarri, eta prezioa 4 eurokoa da eguneko, armairu ertainetarako, eta 5 eurokoa, handietarako. Sanferminetan, eskuko kontsigna-zerbitzua ematen da, eguneko 24 orduetan, eta prezioa 5 eurokoa da fardel bakoitzeko.

Autobus-geltokitik Iruñeko beste tokietara oinez joan daiteke, edo, bestela, autobusez edo taxiz. Bi taxi-geraleku daude. Bat geltokiaren barruko aldean dago, -2 solairuan, eta haren ordutegia geltokiarenak mugatzen du. Beste geralekua kanpo aldean da, Yanguas y Miranda kalean. Hor bertan dago, baita ere, hiri-autobusaren geralekua (16. linea eta A linea berezia), autobus-geltokia tren-geltokiarekin eta aireportuarekin lotzen duena. Eskuratu informazio gehiago hiri-garraioari buruz, hemen.